Manu Lopez

euskal idazlea
Manu Lopez Gaseni» orritik birbideratua)

Manu Lopez Gaseni (Bilbo, Bizkaia, 1961eko azaroaren 21a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Euskal Filologiako lizentziaduna eta Psikodidaktikako doktorea. EHUko Irakasle Eskolan Literaturako irakaslea da. Behinola aldizkariaren koordinatzailea da.[1]

Manu Lopez
Bizitza
JaiotzaBilbo1961eko azaroaren 21a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, saiakeragilea, itzultzailea, katedraduna eta haur literatura idazlea

Inguma: manu-lopez-gaseni Literaturaren Zubitegia: 79

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) kide da 1991z geroztik. Elkartearen enkarguz, Euskaratutako literaturaren azterketa eta inbentarioa egin zuen 2008an, eta Idazlea Itzultzaileen Lantegian ekimenaren gidari izan zen 2010ean eta 2009an. Horrez gain, zenbait formazio-ikastaro eman ditu EIZIEren eskutik, eta hainbat artikulu idatzi ditu Senez aldizkarirako.[2] EIZIEko lehendakaria izan zen 2022tik[3] 2024a arte.[4]

Lanak aldatu

Saiakera aldatu

  • 90eko hamarkadako haur eta gazte literatura (2005, Pamiela)
  • Autoitzulpengintza euskal haur eta gazte literaturan (2005, Utriusque Vasconiae)

Haur eta gazte literatura aldatu

  • Jokoz kanpo (1987, Elkar)
  • Borroka arroka (1991, Erein)
  • Jaun agurgarria (1993, Pamiela)
  • Andoni eta Maddalenen komediak (1994, Pamiela)
  • Iñaxioren kefir bereziak (1988, Pamiela)
  • Nobela argitaragarria (1996, Elkar)
  • Urrutiko intxaurrak (1996, Erein)
  • Olioa urpean (1998, Alberdania)

Itzulpengintza aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Manu López Gaseni» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-05-04).
  2. «Jose Manuel López Gaseni» Nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  3. «Manu Lopez Gaseni, EIZIEren lehendakari berria» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  4. «Fernando Rey, EIZIEren lehendakari berria» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).

Kanpo estekak aldatu


 
 
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.