Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena

Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena (Through the Looking-Glass, and What Alice Found There) Lewis Carrollek 1871n idatzitako liburua da. Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian idazlanaren jarraipena da (nahiz eta han gertatutakoari buruzko ezer ez aipatu).

Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena
Lewis Carrollen idazlanaren orri bat, John Tennielen marrazkiekin.
Datuak
IdazleaLewis Carroll (1871)
Argitaratze-data1871
GeneroaUmeentzako literatua
Jatorrizko izenburuaThrough the Looking-Glass, and What Alice Found There
ArgitaletxeaMacmillan Publishers
Herrialdea Erresuma Batua
IlustratzaileaJohn Tenniel
Orrialdeak224
OCLC734051527
Euskaraz
IzenburuaIspiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena
ItzultzaileaManu Lopez Gaseni
Argitaratze-data1990
Orrialdeak156
ISBN978-84-7681-095-8

Lehen liburuan karta bizidunak agertzen baziren, bigarren honetan Alice xake partida batean dago. Carrollek xake-mugimenduen zerrenda bat erakusten digu, nahiz eta mugimendu batzuk arauz kontrakoak izan, xakelaria ume txiki bat izango balitz bezala.

Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburuko pertsonaiarik ez da liburu honetan agertzen. Hala ere, pertsonaia batzuek, Hatta eta Haiga, Sonbrailugilea (ingelesez, Hatter) eta Martxoko Erbiaren (ingelesez, Haiga) antza fonetikoa dute.

Kapituluen zerrenda

aldatu
 
Errege Gorria zurrunga egiten, John Tennielek marraztuta.
  • I. Kapitulua: Ispiluaren etxea
  • II. Kapitulua: Lore bizidunetako lorategia
  • III. Kapitulua: Ispiluko intsektuak
  • IV. Kapitulua: Tweedledum eta Tweedledee
  • V. Kapitulua: Artilea eta ura
  • VI. Kapitulua: Humpty Dumpty
  • VII. Kapitulua: Lehoia eta unikornioa
  • VIII. Kapitulua: Nik neuk asmatutakoa da
  • IX. Kapitulua: Alice erregina
  • X. Kapitulua: Astinaldia
  • XI. Kapitulua: Esnatzea
  • XII. Kapitulua: Nork amestu zuen?

Argumentua

aldatu

Alice hausnartzen ari zen ispiluaren ifrentzuko munduari buruz eta konturatu zen ispiluan barrena pasa zitekeela.

Olerki alderantzikatuen, Jabberwocky, liburu bat aurkitu zuen eta ispiluaren bidez irakurri zuen. Etxetik ateratzean lorategi batean sartu zen. Lorategi horretan loreek hitz egiten zuten eta bera loretzat hartu zuten. Han ezagutu zuen Erregina Gorria, zeinak Aliceri erregina bihurtzea eskaini baitzion, xake partida batean zortzigarren laukira heltzea lortzen bazuen. Horrek ulertarazi digu Alice peoi bat zela, Erregina Zuriaren peoia, hain zuzen. Bere lehen mugimendua laugarren laukira zihoan trena hartzea izan zen (beraz, bi laukikoa izan zen lehen mugimendu hori, guztiz legezkoa).

 
Tweedledum eta Tweedledee, John Tennielek marraztuta.

Laugarren laukian Tweedledum eta Tweedledee ezagutu zituen, nahiz eta XIX. mendeko sehaska-kanta bati esker ezagunak izan jada. Mortsa eta Arotza olerkia errezitatu eta gero, sehaska-kantako pertsonaiak bezala portatzen hasi ziren. Beraz, Alicek aurrera joatea erabaki zuen eta Erregina Zuria ezagutu zuen, zeina adia galdurik bezala zegoen eta bildots bihurtu zen azkenean.

 
Humpty Dumpty, John Tennielek marraztuta.

Hurrengo kapituluan, Alicek Humpty Dumptyrekin topo egin zuen. Honek Jabberwocky olerkiaren esanahiak azaltzen zion, harresitik erori baino lehen. Ezagutzen dituen hurrengo pertsonaiak Lehoia eta Adarbakarra dira, eta beste sehaska-kanta bat abestu zioten. Jarraian, Zaldun Zuriak Alice askatu zuen Zaldun Gorriarengandik.

Azkenean, Alice zortzigarren laukira heldu zen eta erregina bilakatu zen. Erregina Gorria harrapatu zuen (jan zuen, xake-hizkeran) eta xake mate egin zion Errege Gorriari. Orduan esnatu zen eta, lehen liburuan gertatu zen bezala, konturatzen gara amets bat izan dela dena.

Kanpo estekak

aldatu