Mansart etxea

Donibane Garaziko eraikina, herriko etxearen egoitza

Mansart etxea Donibane Garazi baxenabartar hiriburuko etxe bat da.

Mansart etxea
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaGarazi
UdalerriaDonibane Garazi
Koordenatuak43°09′47″N 1°14′16″W / 43.1631°N 1.2378°W / 43.1631; -1.2378
Map
Historia eta erabilera
JabeaDonibane Garaziko herriko etxea
KudeatzaileaDonibane Garaziko herriko etxea
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084508
Kontaktua
Helbidea13 PL CHARLES DE GAULLE, 64220 SAINT-JEAN-PIED-DE-PORT

Monumentu historikoen zerrendan inskribatuta dago, eta Donibane Garaziko herriko etxea hartzen du.

Bere helbidea Charles de Gaulle enparantza, 13 da.

Deskribapena aldatu

Donibane Garaziko harresitik kanpo eraikia, Mansart etxea Charles de Gaulle enparantzan dago. XVIII. mendearen hasieran eraiki zen. Lehen urteetan, David Furre artile merkatariaren etxebizitza eta denda hartu zituen. Luis XIV.a estiloko hotel berezi honek, harri arrosaz eraikitako fatxada harmoniko bat du, hiriko beste hainbat eraikinek bezala. Bere izena, eraikuntza osoa estaltzen duen arbelezko teilatua koroatzen duten mantsardetatik hartzen du. 1935ean, Donibane Garaziko herriko etxea eraikinaren jabe egin zen, eta 1950eko hamarkadan, bertan ezarri zituen udal bulegoak.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu