Donibane Garaziko herriko etxea

Donibane Garazi udalerria gobernatzen duen erakundea

Donibane Garaziko herriko etxea Donibane Garazi baxenabartar hiriburua gobernatzen duen udal erakundea da. Horren buruan auzapeza dago, zein 1793tik aurrera hauteskunde unibertsalen bidez aukeratzen den.

Donibane Garaziko herriko etxea
COA of Saint Jean Pied de Port.svg
Donibane Garaziko herriko etxea.jpg
Datuak
Izen ofiziala
mairie de Saint-Jean-Pied-de-Port eta Donibane Garaziko herriko etxea
Motaherriko etxea
Herrialdea Nafarroa Beherea
Agintea
GobernuburuaLaurent Intxauspe
Egoitza nagusi
Legezko formazuzenbide publikoko korporazio
Historia
Sorrera1793
webgune ofiziala

Egungo auzapeza Laurent Intxauspe hautagai independente da.

EgoitzaAldatu

Artikulu nagusia: «Mansart etxea»

Herriko etxearen egoitza 1950eko hamarkadatik Mansart etxea da, hiriaren erdigunean dagoen eraikina, Charles de Gaulle enparantzan.

AuzapezakAldatu

Ikus zerrenda: «Donibane Garaziko auzapezak»

Donibane Garaziko auzapeza, demokratikoki hautatua eta boto gehien jaso dituena, herriko etxeko gobernuburua da, bertako atalak zuzendu eta koordinatzeaz arduratzen dena, bai eta Donibane Garazi beste udalerri edo erakunde batzuekiko harremanetan ordezkatzeaz ere.

2020tik 2026rako legealdiko auzapeza Laurent Intxauspe da.

FunzioakAldatu

Auzapezak funtzio bikoitza du:[1]

  • Herriko administrazio-burua da
  • Estatuaren ordezkaria da herrian

Berezko botereak ditu:[1]

  • Herriko agenteen buru hierarkikoa
  • Udaltzaingoaren arduraduna. Ordena ona, segurtasuna, segurtasuna eta osasungarritasun publikoa bermatzea du.
  • Lur-okupazio baimenak ematea
  • Egoera zibileko ofiziaria

KontseilariakAldatu

Herriko kontseiluaren betearazteaz arduratzen da:[2]

  • Herriko kontseiluko deliberoen preparatzea
  • Erabakien betearaztea
  • Aitzinkontuaren prestatzea eta gauzatzea
  • Herriko kontseiluak sortzen dituen lanpostuen izendatzea
  • Herriko Kontseilu-bilkuren deialdiak
  • Herriko jabegoen administrazioa, ondorioak, justiziako ordezkaritza

Auzapeza eta bere axuantak hautatuak dira zeharkako sufragio unibertsalaren bidez, hiru itzulien hauteskunde gehiengoan. Axuanten kopuruak ez du kontseilari-kopuruaren %30 gainditu behar.

KontseiluaAldatu

Donibane Garaziko herriko kontseilua 19 kontseilariz osatua da, zuzeneko sufragio unibertsalean hautatuak direnak sei urterentzat. 2014az geroztik, herriko kontseilariak bozketa proportzionalaren bidez hautatzen dira, zerrendatik, eta buruan heltzen den zerrendari emana den gehiengoaren prima duten bi itzuli egiten dira.

Herriko kontseilua arduratzen da herriko gaiak eztabaidatzeaz eta deliberoen bidez erabakitzeaz. Herriko kontseilua bildu behar da bederen hiruhilabetetarik behin eta honen bilkurak publikoak dira.[3]

AhalmenakAldatu

  • Herriko jabegoaren kudeantza
  • Herriko zerbitzu publikoen sortzea eta antolatzea
  • Herriko ontasunen kudeaketa
  • Herriko langileen estatutuen finkatzea
  • Hirigintza alorrean, tokiko hirigintza-dokumentuak
  • Auzapezaren eta axuanten hautatzea
  • Aitzinkontuaren bozkatzea eta zerga tasen finkatzea

BatzordeakAldatu

Hauek dira gaur egun herriko etxean eta bertako kideek dituzten batzordeak:[4]

Batzordea Batzordeburua Batzordeburuordea Batzordekideak
Animazioa Laurent Intxauspe Patricia Arangois
Garapen Iraunkorra, Mugikortasun Eztia, Energia Laurent Intxauspe Emmanuel Duplaceau
Ondarea, Kultura eta Euskara Laurent Intxauspe Martine Etxeberria
Baliabideak Laurent Intxauspe Emmanuel Duplaceau
Kirola eta Gazteria Laurent Intxauspe Patxi Lans
Turismoa eta Merkataritza Laurent Intxauspe Peio Idiarte
Lanak, Segurtasunak, Eraikinak Laurent Intxauspe Jacques Elizatxe
Eguneroko Bizia, Herritar Parte Hartzea Laurent Intxauspe Pascale Urrutia Etxegoien

HauteskundeakAldatu

2020ko hauteskundeakAldatu

Donibaneko 2020ko martxoaren 15eko herri bozen emaitzak[5]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Laurent Intxauspe independente 425 55,19 15 1
Xabi Larre independente 345 44,80 4 0
Erroldatuak 1 070 100
Abstentzioak 266 24,86
Parte-hartzea 804 75,14
Zuriak eta baliogabeak 34 3,17
Baliodunak 770 95,77

2014ko hauteskundeakAldatu

Donibaneko 2014ko martxoaren 23ko herri bozen emaitzak[6]
Zerrendaburua Zerrenda Lehen itzulia Eserlekuak
Bozak % HK EHE
Alphonse Idiart independente 611 66,70 13 5
Xabi Larre independente 305 33,29 2 0
Erroldatuak 1 100 100
Abstentzioak 155 14,09
Parte-hartzea 945 85,91
Zuriak eta baliogabeak 29 3,07
Baliodunak 916 96,93

ErreferentziakAldatu

  1. a b «Auzapeza» Donibane Garazi (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
  2. «Kontseilariak» Donibane Garazi (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
  3. «Kontseiluaren funtzionamendua» Donibane Garaziko herriko etxea (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
  4. «Batzordeak» Donibane Garazi (Noiz kontsultatua: 2021-07-15).
  5. (Frantsesez) «2020ko hauteskudetako onibane Garazi udalerriko emaitza ofizialak» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 21).
  6. (Frantsesez) «2014ko hauteskudetako Donibane Garazi udalerriko emaitza ofizialak» interieur.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 21).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu