Donibane Garaziko harresiak
Donibane Garaziko harresiak Donibane Garazi baxenabartar hiriburuko Erdi Aroan eraikitako eta Pizkundean zabaldutako defentsa sistema da.
Donibane Garaziko harresiak | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Garazi |
Udalerria | Donibane Garazi |
Koordenatuak | 43°09′44″N 1°14′02″W / 43.162294°N 1.233977°W |
Altitudea | 170 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Donibane Garaziko setioa | |
Jabea | Mansart etxea |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Sébastien Le Prestre de Vauban |
Eraikitzailea | Nafarroako erregea |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084510 |
Deskribapena
aldatuGoi hiriko harresiak, XIV eta XV. mendekoak dira, eta oraindik lau ate ate mantentzen dituzte: Jondoni Jakobekoa, Frantziakoa, Elizakoa eta Andredena Mariarengoa. Dorre gehienak eta Erdi Aroko harresia koroatu zuten defentsak galdu dituzte, segur aski Donibane Garazin, 1521eko uztailean. 1685ean, Sébastien Le Prestre de Vaubanek Donibaneko zitadela eraiki zuen harresien mendebaldeko sekzioan eta existitzen ziren defentsak hobetu zituen.
Beheko hiriko harresiak 1691n hasi ziren eraikitzen eta 1719an amaitu ziren, 1728an egindako ukituekin. Ingurubidea duen horma bat da, zati batean arku txiki batzuez eutsia, alboetan lau gotorleku poligonal dituela eta aurretik lubaki bat duela. Atal honek ate bat du: Espainiako atea.
Ateak
aldatuErreferentziak
aldatu- Donibane Garaziko harresiak. Monumentum.