Malika Gaïd

Aljeriako erizaina eta militante independentista (1933-1958)

Malika Gaïd, arabieraz: مليكة قايد‎, (Belouizdad, Aljeria, 1933ko abuztuaren 24aM'Chedallah, Aljeria, 1957ko ekainaren 28a) Aljeriako erizain bat izan zen, bertako Independentzia Gerran hila.

Malika Gaïd

Bizitza
JaiotzaBelouizdad (en) Itzuli1933ko abuztuaren 24a
HerrialdeaAljeria Frantsesa
HeriotzaM'Chedallah (en) Itzuli1958ko ekainaren 20a (24 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakerizaina eta Mujahidina
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra

Biografia aldatu

Malika Gaïd 1933ko abuztuaren 24an jaio zen Belouizdad herrian. Belouizdad, izatez, Aljerreko auzo bat dela esan daiteke, hiriburuaren erdigunetik 3 km hego-ekialdera baitago. Senide guztien artean gazteena izan zen. Haren neba-arreba guztiak Kabilian (Tamurt-en, amazigeraz) jaio ziren, Thimenkache herrian.[1] Haien artean, aipatzekoak dira Mouloud Gaïd, politikari eta historiagilea, eta Tahar Gaïd, bera ere politikaria eta idazlea. Familiako kide guztiek independentziaren aldeko uste sendoak zituzten.[1]

Malikaren aita maisua zen. Hezkuntza-zerbitzu koloniala utzi zuen bere borondatez, eta Aljeriako Trenbideetan (SCFRA) sartu zen lanean. Horren ostean, familia Belouizdadera joan zen bizitzera.[1] Malikak Aljerreko lehen hezkuntzako eskolan hasi zituen bere ikasketak, baina familia 1942an Bordj Bou Arreridj-era itzuli zen, eta bertan segitu zuen ikasten 1945ean lehen hezkuntzako ziurtagiria lortu arte. Gero, Sétif-eko eskola paramedikoan ikasi zuen 1948tik 1951 arte, eta han emagin-erizainaren diploma lortu zuen. Horren ondoren, lanean hasi zen; lehenengo, Kherratako ospitalean egon zen zenbait hilabetez, eta gero, Lafayette-n (Bougaa) eta Guenzet-en.[1] Ordurako aktibista independentista zen, eta administrazio kolonial frantsesari lapurtutako sendagaiak ematen zizkien mujahidinei.[2]

1955eko ekainaren 13an, Amirouche Aït Hamouda koronelak, ALN - Armée de libération nationale-ko (FLNren adar armatua) III. valierriko buruak, Malika Gaïd kontaktatu zuen. Malikak ALNko soldaduekin elkartzeko eskaera onartu zuen. Harekin batera, promozio bereko beste hiru erizainek ere bat egin zuten erakunde armatuarekin: Louisa Atouche-k, Fatma Zohra Oumedjkane-k eta Yamina Cherrad-ek.[3] Louisa Atoucherekin batera, Soummam bailarara destinatu zuten.[2] Soummamgo kongresuan izan zen, FLNk 1956ko abuztuaren 20an Ifriko herrixkan eginiko ezkutuko batzarrean. Ondoren, zauritutako borrokalari independentista aljeriarrak sendatzeko konpromisoa hartu zuen.[2] Hogeita lau urte bete berri zituela hil zuten, 1957ko ekainean, ospitala kokaturik zuten kobazulo batean, Bouirako valierriko M'Chedallah herritik gertu.[1][4] Hil zutenean, Malika Gaïd, armak eskuan, kobazuloan zeuden zaurituak defendatzen ari zen Marcel Bigeard jeneral frantsesak zuzendutako bere makiaren aurkako eskala handiko operazio militarraren aurrean.[1][5]

Esker onak aldatu

Bere omenez, haren izena jarri zieten, hurrenez hurren, Sétifeko lizeo bati[6], Bouirako kale bati[7], Aljerreko kale bati[8] eta Aljerreko gainetako El Biar herriko etorbide bati.[9]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Malika Gaïd» artikulutik itzulia izan da, 2023-03-18 data duen 202401504 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-03-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c d e f (Frantsesez) Abachi, L.. (2020-06-28). «Malika Gaïd, une icône enfantée par une famille de révolutionnaires» Le Soir d'Algérie (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  2. a b c (Frantsesez) Mihoubi, Rachid. (2007-08-21). «Malika Gaïd (1933-1957)» La Dépêche de Kabylie (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  3. (Frantsesez) Amrane, Djamila. (1994-01-01). Des femmes dans la guerre d'Algérie: entretiens. KARTHALA Editions, 53-54 or. ISBN 978-2-86537-510-3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  4. (Frantsesez) Zakad, Abderrahmane. (2006). Le vent dans le musée. Alpha, 145 or. ISBN 978-9961-780-10-7. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  5. (Frantsesez) Ziadé, Lamia. (2017-10-12). Ma très grande mélancolie arabe. Un siècle au Proche-Orient. POL Editeur, 210 or. ISBN 978-2-8180-4063-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  6. (Frantsesez) «Lycée Malika Gaid» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  7. (Frantsesez) «Rue Malika Gaid» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  8. (Frantsesez) «Rue Malika Gaïd» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  9. «Av. Malika Gaîd · El Biar, Aljeria» Av. Malika Gaîd · El Biar, Aljeria (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).

Kanpo estekak aldatu