Malatya
Malatya[1] (armenieraz: Մալաթիա Malat'ya; antzinako grezieraz: Μαλάτεια, Malateia; asirieraz: ܡܠܝܛܝܢܐ, Malīṭīná) Turkia hego-ekialdeko hiri bat da, izen bereko Malatya probintziako hiriburua. Antitaurus mendien magalean dago hiria, 954 metroko altueran.
Malatya Malatya | |
---|---|
metropolitan municipality in Turkey (en) | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Turkia |
Probintzia | Malatya |
Izen ofiziala | Мalatya |
Jatorrizko izena | Malatya |
Posta kodea | 44000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°21′02″N 38°18′34″E / 38.35062°N 38.3094°E |
Azalera | 1.582 km² |
Altuera | 954 |
Demografia | |
Biztanleria | 426.381 (2012) |
Dentsitatea | 462 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Lefka (en) , Baton Rouge, Bukhara eta Saarbrücken |
Matrikula | 44 |
Hizkuntza ofiziala | turkiera |
http://www.malatya.bel.tr/ |
Historia
aldatuGaur Malatya dagoen inguruetan gizakia orain dela 6.000 urte inguru bizi zen jada. Brontze Aroan Isuwa Erresumako administrazio-gunea izan omen zen. Adituek diotenez, idazkerarik ez izateak galdu zuen administrazio-indarra eta eragina. Gerora hititen lurraldea izan zen, eta Milid izena zuen hiriak. Erromatarren garaian Melitene izenez deitzen zioten[1].
Edonola dela ere, gaur egungo hiri modernoa antzinako Malatya hiri zaharretik 50 km ingurura dago.
1100. urtean, Lehenengo Gurutzadaren testuinguruan Meliteneko gudua jazo zen non danishmendiarrek gurutzatuak menderatu zituzten. 1891an lurrikara batek hiria suntsitu egin zuen. 1893. urtean, berriz, armeniarrek sarraskiak eta harrapaketak jasan behar izan zituzten; 1915ean, Armeniar genozidioan, berriro armeniarrek hilketak eta lapurretak jasan zituzten.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Malatya) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 14.2 | 18.6 | 27.2 | 33.7 | 36.0 | 40.0 | 42.2 | 41.5 | 38.8 | 33.1 | 25.0 | 18.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.7 | 6.1 | 12.0 | 18.6 | 23.9 | 29.7 | 34.2 | 34.0 | 29.3 | 21.5 | 12.4 | 5.7 | 19.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.6 | -1.7 | 2.4 | 7.6 | 11.7 | 16.3 | 20.1 | 20.0 | 15.5 | 9.9 | 3.6 | -0.6 | 8.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.0 | -15.3 | -13.9 | -4.2 | 0.1 | 7.0 | 10.0 | 12.4 | 5.7 | -1.2 | -12.0 | -19.0 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 35.6 | 35.3 | 50.2 | 54.7 | 45.9 | 18.8 | 3.3 | 2.2 | 7.1 | 38.8 | 42.3 | 38.2 | 372.4 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 7 | 7 | 9 | 9 | 8 | 3 | 1 | 1 | 1 | 5 | 6 | 7 | 64 |
Eguzki orduak | 108.5 | 117.6 | 176.7 | 216.0 | 294.5 | 348 | 387.5 | 365.8 | 297.0 | 229.4 | 156.0 | 102.3 | 2799.3 |
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü[2] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory[3] |
Ekonomia
aldatuMalatya inguruan albertxiko ugari ekoizten da: Eufrates ibaiko urak erabiltzen dira lurraldea ureztatzeko. Ohitura denez, albertxikoak ortuetan lehortzen uzten dituzte; batutakoan mundu guztira banatzen dira.
Kultura
aldatuİnönü Unibertsitatea dago Malatyan.
Malatyako hiri zaharreko aztarnak Erromako Sapienza Unibertsitateko talde batek ikertzen jardun izan du azken hamarkadetan.