Danishmendiarrek (persieraz: سلسله دانشمند‎, turkieraz: Danişmentliler) turkiar beierri bat eratu zuten erdialdeko eta ekialdeko Anatolian 1104 eta 1178 artean.[1] Hasieran, dinastia Sivas, Tokat eta Niksar hirien artean oinarritu zen erdialdeko Anatolian; gero mendebalderantz jo zuten Ankara eta Kastamonuraino eta hegoalderantz Malatyaraino (1103an hartu zutena). XII. mendearen hasieran, Rûmgo Sultanerria bere arerio nagusia izan zen eta gurutzatuak ere borrokatu zuten.

Danishmendiarrak
سلسله دانشمند
Danişmentliler
1071 – 1178
Beierria
Anatolia 1097. urtean
Geografia
HiriburuaSivas
Niksar
Kultura
Hizkuntza(k)Turkiera
ErlijioaIslama
Historia
Aurrekoa
Seljukar Inperio Handia
Ondorengoa
Rûmgo Sultanerria

Danishmend Gazik (Dānishmand -دانشمند- persieraz "jakintsu" esan nahi du) dinastia eratu zuen baina ez dago bere bizitzari buruzko zehatzik.

Hona hemen agintarien zerrenda:

Dānishmand Agintaldia Oharra(k)
Danishmend Gazi 1097 -1104 Danishmend Taylu ere deitua
Gazi Gümüshtigin 1104-1134
Melik Mehmed Gazi 1134-1142
Sivasko adarra (Meliks - erregeak) 1142–1175 Anatoliar seljukarrek hartua
Melik Yaghibasan 1142–1164
Melik Mücahid Gazi 1164–1166
Melik İbrahim 1166-1166
Melik İsmail 1166-1172
Melik Zünnun 1172–1174
Malatyako adarra (emirrak) 1142–1178 Anatoliar seljukarrek hartua
Ayn el-Devle 1142–1152
Zülkarneyn 1152–1162
Nasreddin Muhammed 1162–1170
Fahreddin 1170–1172
Afridun 1172–1175
Nasreddin Muhammed 1175–1178 2. agintaldia

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Bosworth, Clifford Edmund. The New Islamic Dynasties: A Chronological and Genealogical Manual. Edinburgh University Press, 215 or..

Kanpo estekak aldatu