Maki (ekosistema)

Maki (frantsesetik maquis, eta hau italieratik macchia, sasitzaz estalitako alorra esan nahi du) Mediterraneo aldeko ekosistema nagusietariko bat da nahiz eta munduko beste zenbait tokitan ere agertu (Hegoafrika, Txilen, Kalifornian, Australiaren hegoaldean). Begetazio formazio bizikorra da, gehien batean zuhaixkez eta zuhaitzez osatuta. Landarediaren gutxi gorabeherako altuera 50 zm.tik 4 metrotara doa.[1]

Makiaren zabalera geografikoa.
Artikulu hau ekosistemari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maki».

EgituraAldatu

Makiaren konpozizioa latitudearen arabera aldatu egiten da. Orokorrean, zonalde elkor edo sasi elkorretan sortzen da, klimatologiaren aldetik negu ez oso gogorrak eta uda lehorrak dituzten inguruetan. Lurra sakonera gutxikoa eta oso drenatua izaten da; horregatik, begetazio mota honek garrantzi handia du erosioaren aurka. Halaber, txoko ekologiko garrantzitsua da; bertan mota askotako animaliek bizirauteko baldintzat aurkitzen baitituzte: ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, intsektuak. Landaredia ere oso berezia da. Biodibertsitatearen ikuspuntutik inguru aberatsak dira.

 
Maki ekosistema Sardiniaren barrualdean.

Makiaren zenbait espezieAldatu

Ekosistema hauetan ohikoak dira honako zuhaitz genero hauek: Quercus, Phillyrea edo Juniperus generoko espezie batzuk. Makiaren landareen artean, bestetik, hauek aipa daitezke:

Makia non ikuskiAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Egile batzuk: (1980) Botánica, 168.or. Bartzelona: Biblograf, S.A. ISBN 84-226-1218-6

Kanpo estekakAldatu