Txilar zuri

Erikazeoen familiako zuhaixka hostoiraunkorra. 4 m-raino hazi ohi den txilarra da eta isurialde atlantikoan hazten da

Txilar zuria edo zurikatxa (Erica arborea) Erikazeoen familiako zuhaixka adartsua da, 1-4 m luzera duena (Kanarias eta Afrikako ekialdean 20 m-tara hel daitekeena), ezkaiaren antzekoa. Eskualde mediterraneotik oso hedatua izan da.

Txilar zuri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaEricaceae
GeneroaErica
Espeziea Erica arborea

Morfologia

aldatu

Adar gazte eta behagarriak ez diren saihetsez hornituak. Bere azala arre-horixka da eta oso nabariak diren ile zurixkak, batzuk laburrak, besteak luze eta dentikulatu-ekinatuak ditu. Ile-geruza oso trinkoa da.[1]

Hostoak 3-9 mm-ko luzera eta 0,5-0,7 mm-ko zabalera dute eta 3-4naka bertiziloetan kokatuta daude era linear erekto-patentean. Hostoak hain daude kiribilkatuak (errebolutuak) non azpialdea ez den ikusten. Oso iletsuak izaten dira. Hosto gazteek zilio guruintsu oso motzak aurkezten dituzte.[2]

Infloreszentzia ugari garatzen ditu, adar motz lateralen muturretan, unbeliformeak, 1-3 loredunak brakteola basalekin, multzo panikuliforme bat eratuz. Pedizeloak, 2-5 mm-ko luzerakoak eta erlatiboki lodiak. Sepaloak 1,2-1,5 mm-ko luzera dute, oinarriari lotuta daude, kolore zurixka dute eta ilegabeak dira. Morfologia obalo-lantzeolatua dute, kukulatuak dira (kaputxa antza dute) eta mintzakarak dira. Korola 2-3,5 mm-koa, kanpai-tubular itxurakoa, zuria eta 0,5 mm-ko gingil erektoduna. Anterak gingil obalo-lantzeolatudunak dira. Obulutegia Ilegabea da eta 5 mm-ko estiloa du.

Haziak 0,4-0,6 mm-koak dira, elipsoidalak, eta arinki ildaskatuta daude.

 
Erica arborea espeziearen loreen aurre bista.

Loraketa

aldatu

Bere loraketa otsailetik abuztura gertatzen da[3]. Loreak ezkila txiki baten antzekoak ditu, kolorez zuriak eta adarren inguruan matsalko-eran antolatuak.

Banaketa

aldatu

Argi askorik ematen ez duen sastrakadietan edo baso argitsuetan (pagadietan, hariztietan, artadietan, etab.) aurki daiteke. Karerik gabeko (granito, kuartzita, hareharri...) substratu silizeoengatiko preferentzia du.

Mediterraneo Itsasoaren inguruko lurraldeetan hazten da batez ere. Afrikan zenbait eremu banatutan ere agertzen da: Etiopiar mendigunean, Ruwenzorin edo Kamerungo mendietan.

Euskal Herrian iparraldetik topa daiteke hedatuta eta bi subespezie desberdintza daitezke: Erica arborea subsp. arborea eta Erica arborea subsp. riojana.[3]

Erabilerak

aldatu

Bere zura (ingelesez briar root eta frantsesez bruyère deitua) oso gogorra eta suaren aurkakoa denez, pipak egiteko erabiltzen dute. Gainera, usadiozko medikuntzan, antiinflamatorio moduan erabiltzen zen (bereziki gernu-hodietan). Intsektuen ziztaden efektuen aurka ere izan da erabilia. Paper garrantzitsua jokatzen du landa-ekonomian eta lurzoruen eraketan, bere ezaugarriengatik, hala nola, lehortearekiko erresistentzia, ahalmen inbaditzailea, etab. Hala eta guztiz ere, bere erabilera aipagarriena lorezaintzan ematen zaiona da.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Flora Vascular - Toda la información detallada sobre la Flora Vascular | BioScripts.net» www.floravascular.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  2. Flora ibérica : plantas vasculares de la Península Ibérica e Islas Baleares. Real Jardín Botánico, C.S.I.C 1986-<2017> ISBN 9788400062217. PMC 15529745. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).
  3. a b Iñaki., Aizpuru,. (1990). Euskal Herriko zuhaitz eta zuhaisken gidaliburua. (1. ed. argitaraldia) Eusko Jauralitzaren Argitalpen-Zervitzu Nagusia ISBN 8475429068. PMC 30568476. (Noiz kontsultatua: 2019-03-14).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.