Hizkuntzalaritzan analisi diakroniko batek hizkuntzaren bilakaera historikoa aztertzen du. Edo hizkuntzaren atal baten bilakaera historikoa.

Une jakin bateko hizkuntzaren deskripzioak edo analisiak sinkroniaren ikuspegitik egiten dira, esate baterako: Euskaltzaindiaren Euskara Baturaren Eskuliburua[1]. Gramatika horrek, bere garaiko hizkuntzari buruzko argibideak ematen dituen heinean, batez ere ikuspegi sinkronikoa erakusten du.

Analisi diakronikoak, ordea, hizkuntzaren bilakaera historikoren analisiak egiten ditu. Analisi diakroniko ezagun bat, esate baterako, Mitxelenaren Fonética histórica vasca doktore tesia da.

Analisi diakroniko batzuek historiatik harago joaten dira[2][3], hau da lehen dokumentuak baino lehenagora, eta hizkuntzaren atalen bat berreraikitzeraino iristen dira, hizkuntzaren historiaurreko garaietako atalen bat berreraikitzeraino. Berreraikitako hizkuntzei proto-hizkuntza edo aitzin-hizkuntza esaten zaie. Horrela, esate baterako, berreraiki egin dira proto-euskara, aitzineuskararen, atal batzuk.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Sarrera - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. Lakarra, Joseba Andoni; Gorrotxategi, Joakin; Igartua, Iván. (2018). Euskararen historia. (1. goa. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445734339. PMC 1077574995. (Noiz kontsultatua: 2019-06-15).
  3. Igartua, Iván, Zabaltza, Xabier. ([2012]). Euskararen historia laburra = Breve historia de la lengua vasca = A brief history of the Basque language. Etxepare Euskal Institutua = Instituto Vasco Etxepare ISBN 9788461497522. PMC 857339597. (Noiz kontsultatua: 2019-06-15).

Kanpo estekak aldatu