2018ko Munduko Xake Txapelketa

2018ko Munduko Xake Txapelketa Magnus Carlsenen eta Fabiano Caruanaren artean jokatutako txapelketa izan zen. FIDEk antolatuta, azaroaren 9tik 28ra jokatu zuten Londresen.

Erritmo klasikoko partida guztiak berdindu ondoren (munduko txapelketan horrelakorik gertatzen zen lehenengo aldia), jokalariek xake azkarreko partidak jokatu zituzten 25 minutu eta jokaldi bakoitzeko 10 segundoko gehikuntzarekin. Berdinketa hausteko lehenengo hiru partidak irabazi ostean, Magnus Carlsenek txapelari eustea lortu zuen.

Munduko Xake Txapelketa 2018
Rating Partida klasikoak Desberdinketa

Xake aktiboa

Puntuak
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16
NorvegiaMagnus Carlsen 2835 ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 1 1 1 - 6 (3)
Ameriketako Estatu BatuakFabiano Caruana 2832 ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ ½ 0 0 0 - 6 (0)

Hautagaien TxapelketaAldatu

Fabiano Caruana 2018ko Hautagaien Txapelketa irabazi ostean sailkatu zen txapelketaren finala jokatzeko. Hautagaien Txapelketa Berlinen jokatu zen, 2018ko martxoaren 10 eta 28 artean.[1]

Sailkatutako jokalariakAldatu

Jokalari hauek lortu zuten Hautagaien Txapelketa jokatzeko txartela:[2][3]

Jokalaria Adina Rating [4] Sailkapena Sailkatzeko modua
  Sergey Karjakin 28 2763 13 2016ko Munduko Txapelketaren galtzailea
  Levon Aronian 35 2794 5 2017ko Munduko Kopako finalista.
  Ding Liren 25 2769 11
  Shakhriyar Mamedyarov 32 2809 2 2017ko FIDE Grand Prixeko finalista.
  Alexander Grischuk 34 2767 12
  Fabiano Caruana 25 2784 7 FIDEren sailkapeneko lehenengo bi jokalariak (2017ko 12 zerrendetako batazbestekoa eginez eta beste sailkapen bideetatik sailkatu gabea, beti ere Munduko Kopa edo Grand Prixa jokatu bazuten.
  Wesley So 24 2799 4
  Vladimir Kramnik 42 2800 3 Gonbidatuta. Antolatzaileak (Agon) gonbidatuta. Gutxienez 2017ko FIDEren sailkapenetako baten 2725eko puntuazioa izan behar zuen.

SailkapenaAldatu

Post. Jokalaria 1 2 3 4 5 6 7 8 Puntuak
1 Fabiano Caruana (  AEB) ½ ½ ½ 0 ½ ½ ½ 1 ½ 1 1 ½ 1 1 9
2 Shakhriyar Mamedyarov (  AZE) ½ ½ ½ 1 0 ½ 1 ½ 1 ½ ½ ½ ½ ½ 8
3 Sergey Karjakin (  RUS) 1 ½ 0 ½ ½ ½ 1 ½ ½ ½ 1 ½ 0 1 8
4 Ding Liren (  CHN) ½ ½ ½ ½ ½ 0 ½ 1 ½ ½ ½ ½ ½ ½ 7,5
5 Vladimir Kramnik (  RUS) 0 ½ ½ 0 ½ 0 ½ ½ 1 0 ½ ½ 1 1 6,5
6 Alexander Grischuk (  RUS) 0 ½ ½ 0 ½ ½ ½ ½ 1 0 1 ½ ½ ½ 6,5
7 Wesley So (  AEB) ½ 0 ½ ½ ½ 0 ½ ½ ½ ½ ½ 0 1 ½ 6
8 Levon Aronian (  ARM) 0 0 ½ ½ 0 1 ½ ½ 0 0 ½ ½ ½ 0 4,5

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu