Madeira (ibaia)

Madeira ibaia» orritik birbideratua)

Madeira Hego Amerikako ibaia da, Amazonasek eskuinaldetik duen adar nagusia. Boliviako bi ur-sistemek, Mamoré-Guaporé-k eta Beni-Madre de Dios-ek bat egiten duten lekuan, Bolivia eta Brasilen mugan, sortzen da. Boliviako Pando departamendua eta Brasilgo Rondonia eta Amazonas estatuak zeharkatzen ditu. 3.300 kilometro luze da (Mamoré-rekin batera), eta 1.300.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du, Amazonasen arro osoaren % 19[1]. Lehen zatian ezinezkoa da nabigatzea, ur-jauzi ugari delako, baina Porto Velhotik aurrera ontziz ibil daiteke: 2 km zabal eta 32 m sakon da. Luzeraren eta ur emariarengatik, mundu osoko ibai handienetakoa da, Volgaren parekoa, hain zuzen.

Madeira
Madeira (pt), (es)
Rio Madeira 09072007.jpg
Datu orokorrak
Luzera1.450 km
Geografia
Amazon river basin.png Map
Koordenatuak10°22′34″S 65°23′30″W / 10.37605°S 65.391682°W / -10.37605; -65.39168210°22′34″S 65°23′30″W / 10.37605°S 65.391682°W / -10.37605; -65.391682
Estatu burujabe Bolivia
Boliviaren banaketa administratiboa Pando
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.420.000 km²
Arro hidrografikoaAmazonasen arroa
Ur-emaria31.200 m³/s
IturburuaMamoré eta Beni River (en) Itzuli
BokaleaAmazonas

ErreferentziakAldatu

  1. Madeira. amazonwaters.org (Noiz kontsultatua: 2017-1-26).

Kanpo estekakAldatu