Duncan I.a Eskoziakoa
Duncan I.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Donnchad mac Crínáin), ezizenez An t-Ilgarach, hots "Ezindua" edo "Gaixoa" (c. 1001, Eskozia - Pitgaveny, Elgin udalerritik hurbil, Eskozia) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.
Duncan I.a Eskoziakoa | |||
---|---|---|---|
1034 - 1040 ← Malcolm II.a Eskoziakoa - Macbeth Eskoziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Eskozia, 1001 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Eskoziako Erresuma | ||
Heriotza | Elgin, 1040ko abuztuaren 14a (38/39 urte) | ||
Hobiratze lekua | Iona | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Familia | |||
Aita | Crínán of Dunkeld | ||
Ama | Bethóc | ||
Ezkontidea(k) | Suthen (en) (1030 (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Dunkeld etxea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Biografia
aldatuDunkeldeko abadiako apaiz laikoa zen Crínán Malcolm II.a Eskoziakoaren Bethóc alabarekin ezkondu zen eta Duncan I.a jaio zen. Aitona hil zenean erregetza hartu zuen Duncanek, dirudienez aurkaririk ez zuen izan honetarako. Horrela beraz Dunkeld etxeari hasiera eman zion.
Erregealdiaren hasierako urteetan ez da gertakaririk jasotzen. 1039an Duncanek eskoziarren armada handia osatu zuen eta Ingalaterrako Durham hiria setiatu zuen, baina porrot handia jasan zuen.
Macbeth Duncanen dux-a zen, printze eta markesaren tarteko kargua, eta Morayn agintzen zuen. 1040an Duncanek zigor espedizio bat antolatu zuen Morayra eta bertan Macbethek gidaturiko gizonek hil egin zuten, Macbeth bera errege ezarriz.
Literatura
aldatuWilliam Shakespeareren Macbeth antzezlan ospetsuan agertzen den Duncan erregea beragan oinarriturik dago. Bertan esaten da Macbeth kapitainak traizioz hil zuela.
Aurrekoa Malcolm II.a Eskoziakoa |
Eskoziako Erresumako erregea 1034–1040 |
Ondorengoa Macbeth Eskoziakoa |