MS St. Louis alemaniar transatlantiko bat izan zen. Ezaguna da 1939an, Gustav Schröder kapitainak Alemania Nazitik 908 juduri ihes egiten lagundu zielako itsasontzi hau baliatuz.

MS St. Louis
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBremer Vulkan (en) Itzuli
Ekoizpen-lekuaVegesack (en) Itzuli
Historia
Voyage of the Damned
Holokaustoa
KudeatzaileaHamburg-Amerikanische-Packetfahrt-Actien-Gesellschaft (en) Itzuli
Erregistro-herrialdeaMendebaldeko Alemania, Weimarko Errepublika, Hirugarren Reicha eta Alemaniaren Okupazioa
GatazkaBigarren Mundu Gerra
JabeaHamburg-Amerikanische-Packetfahrt-Actien-Gesellschaft (en) Itzuli -
Ezaugarriak
Dimentsioak8,66 (zingoa) × 22 (zabalera) × 175 (luzera) × 174,9 (luzera) m
Erruna22,1 m
Zingoa8,66 m
Tona-brutoak16.732
PropulsatzaileaDiesel-motor
Abiadura16,5 kn
Edukiera937
Identifikazioa
Berezko-portuaHanburgo
Dei-kodeaDIFG

Historia

aldatu

Errefuxiatuen ihesa

aldatu

1939ko maiatzaren 13an, Hanburgon (Alemania), SS St. Louis transatlantikoa Hanburgoko portutik abiatu zen Kuba helburu. Ontzian 937 bidaiari zeuden, horietatik 930 nazien jazarpenetik ihesi zihoazen errefuxiatu juduak, gehienak alemaniarrak. Itsasoratu eta hamar egunera, ontzia Karibeko uhartetik gertu zegoela, telegrama bat jaso zuten bidaiariek, Kuban babes politikoa lortzeko arazoak izango zituztela iragarriz, aurrez errefuxiatuek Kubak Alemanian zuen enbaxadan bisa ofizialak lortuak zituzten arren. Urte horretan bertan Federico Laredo Bru buru zuen gobernuak atzerritarren sarrera mugatzen zuen lege dekretua onartu zuen. Haren arabera, errefuxiatuek bisa ofiziala lortu eta 500 dolarreko tasa ordaindu behar zuten Kuban sartzeko[1].

Baina dekretuak ez zuen zehazten turisten eta errefuxiatuen arteko aldea eta, hutsunea baliatuz, sarrera baimenak saltzen hasi zen. Iruzurra eteteko, Laredo Bruk beste lege dekretu bat onarrarazi zuen berehala, aurrez emandako baimenak, besteak beste St Louis ontziko bidaiarienak, bertan behera uzten zituena. Horixe azaldu zieten bidaiariei, baina, zenbait iturriren arabera, kubatarren ezezkoaren atzean AEBetako Estatu idazkari Cordell Hull zegoen, errefuxiatu gehienek Kubatik AEBetara joateko asmoa baitzuten[1].

Kubako lehorreratzea

aldatu
 
Saint Louisko bidaiariak Habanara iristear.

Negoziaketa tirabiratsuen ondoren, errefuxiatu gutxi batzuk, 29 besterik ez, Habanan lehorreratu ziren, dekretuak ezarritako 500 dolarren truke. Ontzia Floridako kostaldera hurbildu zen orduan. Hasieran Roosevelt presidenteak bidaiariak onartuko zituztela adierazi arren, Estatu idazkariaren presioak atzera egitera behartu zuen. Errefuxiatuei babesa emateko kuotak beteta zeuden eta Rooseveltek ez zuen etsairik pilatu nahi 1940ko hauteskundeen atarian[1].

Ameriketa Estatu Batuetako eta Kanadako porrotak eta itzulera

aldatu

Kuba eta Floridaren artean aingura botata zegoen transatlantikoak ekainaren 4an jaso zuen estatubatuarren ezezkoa. Eta, biharamunean, Kanadan babesa lortzeko saiakerak ere porrot egin zuen. Goseak eta etsiak hartuta, suizidioen eta mutinatzearen mehatxua geroz eta handiagoa, Gustav Schröder kapitainak Europara itzultzeko agindua eman zuen. Egun gutxiren buruan itsasontzia Anberesko portuan sartu zen eta bidaiariak Belgikan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Herbehereetan banatu zituzten, gehienbat handik gutxira naziek okupatuko zituzten herrialdeetan, beraz. St. Louiseko bidaiari guztietatik, 240 besterik ez ziren atera bizirik Bigarren Mundu Gerratik[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Irazustabarrena, Nagore. (2013-05-13). «Holokaustoa saihestu ez zuen itsas odisea» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

aldatu