Transatlantiko

Artikulu hau ontzi motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Transatlantiko (argipena)».

Itsasontzi transatlantiko bat, izenak esaten duenez, Ozeano Atlantikoa zeharkatzeko gai den ontzi bat da; hau bidaia ezaguna da Atlantikoaren itsas bidaia izenarekin. Lehen transatlantikoak lurrunezko motorrekin bultzatzen ziren eta lurrun baporak izenarekin ezagutzen ziren.

RMS Queen Mary 2 ontzia. Cunard Line ontzi-enpresakoa da, itsas historian eraikitako transatlantiko handiena, luxuzkoena eta garestiena da.

Trasatlantikoak ez du zerikusirik kabotaje-ontziekin; hau da, transatlantikoak gurutzaontzi handiak dira, hainbat egun edo aste itsasertzera hurbildu gabe egon daitezkenak. Itsasoak eta ozeanoak zeharkatzen dituzten erraldoiak dira, halaber, itsasontzi hauek hego-hedadura zabalak dituzte haien tripulatzaile kopuruarentzako. Normalean, bai aisialdirako bai objektu edo pertsonak garraiatzeko erabiltzen dira.

1960. hamarkadan, lineako lehen hezgazkinak sortzen hasi zirenean, adibidez Boeing 707-a, fama asko hartu zuten eta jendea garraiobide hau erabiltzen hasi ziren, beraz, nabigazio transatlantikoak zuzentzen zituzten enpresek kolpe handi bat jasan zuten, gehienek porrot egin zuten eta beste ontzi asko ferry-zerbitzurako erabili ziren, nahiz eta  handiak eta luxu handikoak izan, edo desmontatuta bukatu zuten.

Gaur egun, ontzi transatlantiko gehienak turismo-gurutzaldietarako erabiltzen dira, baina beste erabilera batzuk ere badituzte, adibidez, janaria edo materialak garraiatzea.

SarreraAldatu

 
SS Kaiser Wilhelm der Grosse transatlantikoa, lurrun-ontzia. Mende batean (XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera) ozeanoz haraindiko bidaietan, transatlantikoak funtsezkoak izan ziren gobernu nazionalen, merkataritza-enpresen eta publikoaren garraio-beharretarako.

Mende batean zehar garraio interkontinentalak egiteko funtsezkoak ziren ontzi transatlantikoak, XIX. mendearen erdialdetik 1960. hamarkadararte, hamarkada honetan hegazkinengatik ordezkatuak izan ziren. Bidaiariak, posta eta kargak garraiatzen zituzten ontzi transatlantikoek, gainera urrea eta balio handiko beste merkantzia batzuk garraiatzeko bide egokiena zen. Ontzi batzuk britaniar Erregearen posta eramateaz arduratzen ziren eta hauek RMS akronimoa erabiltzen zuten izenpe moduan.

Trasatlantikoak gehien erabiltzen zituzten bideak Iparralde Atlantikoan zeuden, eta ontzi europarrak edo ipar amerikakoak ziren bertatik gehien igarotzen zirenak eta transatlantiko handi, arin eta aurreratuenak erabiltzen zituzten. Nahiz eta jende gehienek uste duen itsasontzi trasatlantiko guztiak erraldoiak direla, ez da egia, historikoki gehienak neurri ertaina dute eta jendea eta merkantziak nazio desberdinen edo metropoli eta kolonien hartean garraiatzeko erabiltzen ziren, hegazkinak sortu aurretik, noski.

Ontzi-enpresak bidaiarien eta kargen garraiora dedikatzen dira, normalean aurretik adostutako ibilbide eta ordutegietan. Ibilbide zehatz batean antolatutako bidaiak ibilbide erregularra izenarekin ezagutzen dira eta ibilbide berdinetik egutegi zehatz batekin ibiltzen diren merkataritza ontziak (bidaiariak edo kargak) ibilbide erregularreko itsasontziak edo transatlantiko izenarekin ezagutzen dira. Transatlantiko hitza sinonimo bezala erabili izan da “bidaiarien ontzia”-rekin, nahiz eta bi garraio desberdinetarako erabiltzen den, bai pertsonak garraiatzeko eta bai kargak garraiatzeko.  

Hegazkina sortu zenean, itsasontzien erabilpenak behera egin zuen, eta iragate-ontziak gurutzaldi-ontziak bihurtu dira, eta gaur egun horrela jarraitzen dute. Transatlantikoak probetxuzkoak izaten jarraitzeko, gurutzaldi-enpresak haien ontzi batzuk aldatu zituzten hobeto funtzionatzeko gurutzaldi ibilbideetan, adibidez RMS Queen Elizabeth 2-a edo SS France-a. Transatlantiko batzuk ezin izan ziren bidaiak egiko erabili, zeren eta ontzi zaharrak zirenez ezaugarri batzuk desegokiak ziren, adibidez, erregai gehiegi kontsumitzen zutela, sakoneragatik portu batzuetan ezin ziren sartu edo bidaiarientzako gelek ez zuten leihorik, horrela, jende gehiago sartzen zen baina erosotasun gutxiago zuten.

Itsasontzi italiarrak, SS Michelango eta SS Raffaello, Altlantikoko bidaietan erabiltzeko sortu ziren azken ontziak izan ziren , gainera ezin izan zuten gurutzaldi bidaietan erabili modu merke batean, beraz, bidai gutxi egiteko erabili ziren.

HistoriaAldatu

Kliper-etik lurrunezko itsasontzira (1800 - 1838)Aldatu

 
RMS Titanic-en hondoratzea, 1912an, horrelako ontzien tragediarik ezagunena da.

Lehenengo transatlantikoakAldatu

Lehenengo trasantlantikoak XVII. mende erdialdean sortu ziren. Itsasontzi hauek posta garraiatzen zuten Britainia Handia eta Amerikar kontinentearen artean eta batzuetan bidaiari batzuk eramaten zituzten itsasontzian. Garai horretan, britainiar armada munduko boteretsuena zen eta munduan zehar merkataritza ibilbide askotan lan egiten zuten material exotikoak inportatzen, horregatik, Ipar itsasoa eta itsaso Baltikoa merkataritza ibilbide garrantzitsuak bihurtu ziren. Hala ere, XIX. mendearen lehen erdialdean, posta itsasontzi transatlantikoen bidez garraiatzeko zerbitzua desagertu zen.

XIX. mendearen hasieran, industria-iraultza eta kontinentearteko merkataritza (nagusiki, kolonien hartekoa) metropolia eta kolonien arteko ibilbide seguruak aurkitzea ezinbestekoa egiten du. Britainia Handiak ibilbide egonkorrak behar zituen bere inperioaren leku desberdinak lotzeko, hala nola, India, urruneko ekialdea, Australia, etab. XVIII. mendetik itsasoko potentzia handiak orekan daude eta Hugo Grocio holandarraren ametsa egia bihurtzen da, ozeanoak guztienak izaten hasten baitira. “Nazioarteko urak” kontzeptua sortzen da eta geroko erreibindikazio faltak nabigazioa soiltzen du. XIX.mendearen hasieran Kliper-aren garaia da, gaitasun handiko belaontziak, batzuetan 20 korapilo-ko abiaduratik gora har ditzakeenak. Distantzia luzeko itsasontzi hauek nagusiki Estatu Batuetatik datoz eta hainbat ibilbide lotzen dituzte; adibidez Macao eta Nueva York lotu ditzakete 70 egunetan.

1818. urtetik aurrera, Black Ball Line ontzi-enpresak lehen bidaiarien lan erregularra eman zuten, Erresuma Batutik Estatu Batuetara belaontziz eratutako flota batekin, nagusiki garrantzi handia ematen bidaiarien erotasunean. Jarraian, hainbat enpresak berdina egin zuten eta haien lanak mundu guztian zehar eskaini zituzten.

Lehenengo lurrunezko itsasontziakAldatu

XIX. mendearen hasieran, itsasontzietan lurrunezko makinak agertzen hasi ziren baina hasieran ez ziren eraginkorrak belaontziekin konparatuz. 1807. urtean, Robert Fulton-ek, Estatu Batuetako ingeniari batek, teknologia berri honekin egindako lehen itsasontzia sortu zuen, Clemont izenekoa, Nueva York eta Albany batzeko gai zena, bi hirien harteko zerbitzu ohiko bat sortu zen arte. Jarraian, beste itsasontzi batzuk teknologia hau jarri zuten haien itsasontzietan. 1816an Elise izeneko lurrunezko itsasontzi bat, lehena izan zen Mancha-ko ubidea zeharkatzen. 1819an garapen garrantzitsu bat gertatu zen: Savannah lurrunezko itsasontzia lehena izan zen Ozeano Atlantikoa lehen aldiz zeharkatzen, Savannah izeneko hiritik irtenda, Liverpool porturarte 27 egun behar izan ziren. Hala ere, belaontziarekin zeharkatu zuten ia bidaia osoa, lurruna 72 orduz besterik ez zen erabili. Bidaiarien erantzuna ez zen ona izan, 32 bidaiarik gorde baitzuten lekua itsasontzian eta batek ere ez zuen Savannah itsasontzia hartu. Momentu hartan, lurrunezko nabigazioak ez zuten profesionalek espero zutena bete, kuriositate moduan hartzen baitzuten, eta 1820an Savannah itsasontziaren jabeak lurrunezko makina kendu zion bere itsasontziari.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu