Mendebaldeko Neisse
Mendebaldeko Neisse[1] (txekieraz: Lužická Nisa; alemanez: Lausitzer Neiße; polonieraz: Nysa Łużycka; goi-sorabieraz: Łužiska Nysa; behe sorabieraz: Łužyska Nysa) Erdialdeko Europako ibaia da, Oderren adarra. 252 kilometro luze da, eta 4.297 kilometro koadroko arroa drainatzen du.
Geografia
aldatuJizera mendietan (Mendebaldeko Sudeteak) du iturburua, Txekiako Errepublikako Nová Ves nad Nisou herritik hurbil (Liberec eskualdea). 54 km aurrerago Zittaura, Txekia, Alemania eta Poloniaren arteko muga hirukoiztarrera, iristen da. Jarraian, 198 kilometroz, azken bi herrialde hauen arteko muga egiten du. Azkenik, Neißemünde (Brandenburgo, Alemania) eta Kosarzyn (Lubuszeko voivoderria, Polonia) artean, Oder ibaira isurtzen da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-07-06).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |