Lur laua (zuzenbidea)
Lur laua, Bizkaiko foru zuzenbide zibilaren arabera, herrialde horretako lur eremu bat da: Bizkaia jaurerri zenetik Bizkaiko forua aplikatu beharrekoa den eremua, hain zuzen. Lur laua merindadetan antolatutako elizateez osatua zegoen.

Lur lautik at zeuden (bestelako foruekin) Bizkaiko hiribilduak, Urduñako hiria, Durangaldea eta Enkarterri. Laudio eta Aramaio ere Bizkaiko lur lauaren zati dira,[1] nahiz eta Arabako udalerriak izan.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Manu Uriarte: «El derecho foral alavés», Euskonews & Media, 32. zenbakia, 1999-05-07.
Kanpo estekak Aldatu
- Gregorio Bañales: Foru eta Aduanen ibilbidea, Bizkaiko Foru Aldundia. ISBN 84-7752-347-9.