Mollarri

Zarauzko natura eta kultura ondare ingurunea eta lurmuturra, Gipuzkoan

Mollarri edo Malla Arria Zarautz ondoan dagoen uhartea da. 1924ra arte, aurrean meak zamatzeko toki bat zegoen, egun berreraiki dutena[1][2].

Mollarri
Geografia
KokapenaBizkaiko golkoa
Politika
Herrialdea Euskal Herria
UdalerriaZarautz
Gizartea
Biztanleria0 bizt.

Zamalanak aldatu

 
Zarauzko Mollarri (edo Malla Harria) uhartea eta bertako mea biltegiaren aztarnak

XX. mendeko lehen urteetan, Frantziara edo Ingalaterrara abiatzen ziren itsasontziek Mollarriko cantilever edo zubi zamatzailean betetzen zituzten upategiak. 10-15 ordu bitarteko lana izaten zen. Itsasontziak buia-sistema baten bidez amarratzen zituzten.

Cantilever edo zubi zamatzailea metalezko egitura bat zen eta haitzetan finkatuta zegoen. Zubiko barrak 23 metro luze ziren eta, azpialdean, behar bezala txarrantxatutako euskarri trapezoidal deformaezina zuten. Metalezko diagonalek eusten zituzten errailak eta horietan barrena ibiltzen airen bagonetak edo perrailak isurgailuraino.

Mea-biltegiak aldatu

Gaur egun desagertuta dauden biltegiaren egiturak harearri irregularreko eraikinaren gainean finkatuta zeuden. Biltegi horren barruan zeuden bagonetak zirkulatzeko errailak eta aireko bi tranbia-lineak tinkatzeko kontrapisuak.

Gailur-dorreak aldatu

Gailur-dorreek aireko tranbiaren kableak eusten zituzten. Garaiera desberdinekoak zituzten. Bigarren lineako dorreek kable bidez lotzen zituzten itsasertza eta Mollariaren arteko 300 metroko tartea eta 40 metroko desnibela. Lehen linea aldiz, 10.700 m luze zen eta Andazarrate gaineko meategiak eta mea-biltegia lotzen zituen. Orduko hogei tona garraiatzeko gai ziren sistema horren bidez.[3]

Aireko tranbia aldatu

Linea batek orduko 20 tona burdin mea airez garraiatzen zituen 10.700 metrotan zehar, Andazarrate gainetik Talaimendiko mea-biltegiraino. Beste linea batek biltegiaren eta Mollarriaren arteko 300 metroak lotzen zituen. Kargatzeko eta deskargatzeko guneen artean desnibela zegoenez, eta bagonetak maldan behera pisu handia garraiatzen zutenez, lineak ez zuen mugitzeko aparteko motorrik behar. Hala ere, bazeuzkan balaztatzeko sistema bat eta abiarazteko diesel motor bat.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «'Mollarri': la joya que sale a la luz» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  2. Etxeberria, Antxon. (2008/05/31). «El cargadero de Mollarri será visitable para finales de año» Diario Vasco.
  3. A.Garcia. «Burdinaren sukarraren garaia» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa


Kanpo estekak aldatu