Lucien Petit-Breton

txirrindulari frantziarra

Lucien Georges Mazan (1882ko urriak 181917ko abenduak 20) frantziar-argentinar txirrindulari bat izan zen, Lucien Petit-Breton ezizenez ezagunagoa izan zena. Plessé hirian jaio zen, Loira Atlantikoa frantziar departamenduan (frantziako Bretainian zegoen hiria eta gaur egun Loirerria departamenduaren zati dena). 6 urte zituenean bere familiarekin Buenos Airesera joan zen, beranduago argentinar nazionalitatea lortuz.

Lucien Petit-Breton

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucien Georges Mazan
JaiotzaPlessé1882ko urriaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaTroyes1917ko abenduaren 20a (35 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Automoto 1914-1914
 
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Biografia aldatu

Zozketa batean bizikleta bat lortu ondoren bere karrera hasi zen txirrindulari bezala, bere iata horren aldekoa ez zen arren, bere semearentzat lan serioago bat nahi zuena. Hasiera batean Lucien Breton ezizena hartu zuen, baina ondoren Petit-Bretongatik aldatu zuen, Lucien Breton izeneko beste txirrindulari bat bazegoen eta.

Bere lehen garaipen garrantzitsua Argentinako pista txirrindularitzako txapelketan lortu zuen. 1902an soldadutza egin zezan deitu zuen frantziar armadak, eta beraz Frantziara itzuli zen. Bi urte beranduago Bol d'Or pista txirrindularitza lasterketa frantziar ospetsua irabazi zuen. 1905ean orduko errekorra gainditu zuen Parisko Buffalo belodromoan, 41,110 kilometroko errekorra lortuz. Urte horretan bertan errepideko txirrindularitzako probetan parte hartzen hasi zen.

Frantziako Tourra bi urtez jarraian irabazi zuen 1907 eta 1908an, hala, Itzuli Handi hau bitan irabazi zuen lehen txirrindularia izan zelarik. 1907an, Petit-Breton Milan-San Remo klasikoaren lehen garailea ere izan zen, eta 1908an Paris-Bruselas irabazi zuen, honako hau bere karrerako azken garaipen handia izango zena. Hirugarren izan zen Frantziako errepideko txirrindularitzako txapelketan 1910ean. Belgikako Itzuliaren lehen edizioa irabazi zuen 1908an. Urte horretan bertan irabazi zuen Paris-Brusela proba.

Lehen Mundu Gerraren hasierak bere kirol karreraren amaiera suposatu zuen, frantziar armadan sartu baitzen borrokatzeko. Txirrindularia 1917an hil zen Troyesetik gertu gertatu zen trafiko istripu batean.

Palmaresa aldatu

1906

1907

1908

1910

1911

1912

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1905 1906 1907 1908 1909 1910 1911 1912 1913 1914
  Italiako Giroa UT UT UT UT
  Frantziako Tourra 5. 4. 1. 1. UT UT UT UT UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi


Aurrekoa
René Pottier
Frantziako Tourraren irabazlea
1907 eta 1908
Ondorengoa
François Faber

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Lucien Petit-Breton - ProCyclingStats

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lucien Petit-Breton