1905eko Frantziako Tourra

1905eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 3. edizioa izan zen. 1905eko uztailak 9 eta 30 artean ospatu zen, 11 etapatan banatutako 2994 kilometroko ibilbidea eginez. Lasterketan zehar gertatu ziren jazoeren ondorioz, etapen zati batzuk aldatuak izan ziren herrietan sartzea eragozteko. Edizio honetan, beste inoiz baino frantziar txirrindulari gehiagok parte hartu zuten, atzerritarrak soilik bi izan baitziren, Aloïs Catteau eta Julien Lootens belgikarrak, sailkapen nagusian, hurrenez hurren, hamaikagarren eta hogeigarren postuan amaitu zutelarik. Jazoera batzuk izan ziren: Pelotoia pasa behar zen tokitik iltzeak jaurti ziren. Kaltetuenetako bat 1907 eta 1908ko edizioen garailea izan zen Lucien Petit-Breton izan zen, garai horretan inongo laguntzarik ez zegoenez Parisera trenez itzuli behar izan zuena. Louis Trousselier izan zen garailea, eta proba, batez beste, 27,107 kilometro orduko abiaduran bete zuen. Aurreko bi edizioetan ez bezala, non sailkapen nagusia denboraren arabera egin zen, oraingoan sailkapen nagusia puntuen arabera egin zen. Lehen mendate esanguratsuak igo ziren, Ballon d'Alsace esaterako. René Pottier izan zen mendate honetako lehen irabazlea.

1905eko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa3. Frantziako Tourra
Etapak11
Datakuztailak 9 – 1905.eko uztailak 30
Luzera2.994 km
HerrialdeaFRA Frantzia
Irteera-lekuaParis
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak60
Amaitu dutenak24
Bataz besteko abiadura27,5 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Louis Trousselier (Peugeot-Wolber)
TxapeldunordeaFRA Hippolyte Aucouturier (Peugeot-Wolber)
HirugarrenaFRA Jean-Baptiste Dortignacq (Elvish)
◀19041906▶
Dokumentazioa

Etapak

aldatu
Etapa Eguna Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a uztailak 9 Paris - Nancy 340 Louis Trousselier   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia
2.a uztailak 11 Nancy - Besançon 299 Hippolyte Aucouturier   Frantzia René Pottier   Frantzia
3.a uztailak 15 Besançon - Grenoble 327 Louis Trousselier   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia
4.a uztailak 16 Grenoble - Toulon 348 Hippolyte Aucouturier   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia
5.a uztailak 18 Toulon - Nimes 192 Louis Trousselier   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia
6.a uztailak 20 Nimes - Toulouse 307 Jean-Baptiste Dortignacq   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia
7.a uztailak 23 Toulouse - Bordele 268 Louis Trousselier   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia
8.a uztailak 25 Bordele - La Rochelle 257 Hippolyte Aucouturier   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia
9.a uztailak 27 La Rochelle - Rennes 263 Louis Trousselier   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia
10.a uztailak 29 Rennes - Caen 167 Jean-Baptiste Dortignacq   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia
11.a uztailak 30 Caen - Paris 253 Jean-Baptiste Dortignacq   Frantzia Louis Trousselier   Frantzia

Sailkapen nagusia

aldatu
Azken sailkapen nagusia
1. Louis Trousselier   Frantzia 35 puntu
2. Hippolyte Aucouturier   Frantzia 61 puntu
3. Jean-Baptiste Dortignacq   Frantzia 64 puntu
4. Émile Georget   Frantzia 123 puntu
5. Lucien Petit-Breton   Frantzia 155 puntu
6. Augustin Ringeval   Frantzia 202 puntu
7. Paul Chauvet   Frantzia 231 puntu
8. Philippe Pautrat   Frantzia 248 puntu
9. Julien Gabory   Frantzia 255 puntu
10. Julien Maitron   Frantzia 304 puntu
60 partehartzaile, 24 sailkatu.


Kanpo estekak

aldatu