Ireki menu nagusia

Lourdes Munitxa

bizkaitar abertzale eta euskaltzalea

Lourdes Munitxa Goxenola (Euba, Zornotza, Bizkaia, 1948ko ekainaren 1a - ib., 2010eko uztailaren 9a ) abertzale eta euskaltzale ezaguna izan zen. Mitin askotako hizlaria eta euskara bultzatzailea.

Lourdes Munitxa
Bizitza
Jaiotza Zornotza1948ko ekainaren 1a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Zornotza2010eko uztailaren 9a (62 urte)
Jarduerak
Kidetza Eusko Alkartasuna
Euzko Alderdi Jeltzalea

BiografiaAldatu

​Lourdes Munitxa Zornotzako Euba auzoan jaio zen, Munitxene baserrian, eta jaiotetxean bertan hil zen 62 urte zituela. Emakume egilea eta eragilea izan zen. Hainbat alorretan jardun zuen.[1]

AuzoanAldatu

​Gaztetan Orueko Lagundi dantza taldearen bultzatzailea izan zen, baita Anaidi taldeko txistularia eta Orueko koruko abeslaria ere. Martzel Andrinuak sortutako euskarazko antzezlanetan ere parte hartu zuen. Eubako jai-batzordean urteetan jardun zuen euskal giroko jaiak antolatzen.

Euskara arloanAldatu

​ Gaztetatik murgildu zen euskararen biziberritze lanetan. ​ ­Agur­ aldizkarian Josu Arenazaren laguntzailea izan zen. ​ Jose Antonio Retolazak sustaturiko Kili-Kili umeentzako komiki-aldizkaria bultzatzen eta banatzen jardun zuen. ​ ­Euskerazaleak elkarteko Zuzendari Batzordeko kide izan zen (1970-1972).

PolitikanAldatu

​Politika munduan militante eta hizlari jardun zuen EAJ-PNVko mitinetan, batez ere 1976-1977 urteetan, Carlos Garaikoetxea, Iñaki Anasagasti, Manuel Irujo zein Balendin Enbeita bertsolariarekin, besteak beste.[2] [3] [4] [5]

Bizkaiko ordezkaria izan zen EAJ-PNVren Aberri batzarrean. Udal Erakundeko batzarkidea izan zen kultura batzordeko arduradun gisa, Begoñako barrutitik.

1985an (EA) Eusko Alkartasunan afiliatu zen. 1994an Eusko Alkartasunako hautagaien zerrendan egon zen Europako Parlamenturako Diputatuen hauteskundeetan.[6]

OmenaldiakAldatu

  • 2017an Itxaso Atutxak Emakume abertzaleei omenaldia izeneko hitzaldian Lourdes Munitxa gogoratu zuen eta haren nortasuna. [7]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu