Louis-Mathieu Molé
politikari frantziarra
Louis-Mathieu Molé (Paris, 1781eko urtarrilaren 24a - Épinay-Champlâtreux, Seine-et-Oise, 1855eko azaroaren 23a) frantziar politikaria izan zen. Lehen ministroa izan zen 1836-1839 bitartean, Luis Filipe errege zela. Horrezaz gainera, Justizia ministroa izan zen Lehen Inperioaren garaian eta Itsas eta Kolonietako ministroa Berrezarkuntza garaian. 1848ko Otsaileko Iraultza gertatu zelarik, otsailaren 23ean Luis Filipek lehen ministro izendatu zuen, baina ezin izan zuen gobernua osatu[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Louis-Mathieu, Count Molé. Encyclopædia Britannica, Inc., britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-01-14).