Lotte Eisner

Lotte Eisner (Berlin, Alemania, 1896ko martxoaren 5a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1983ko azaroaren 25a) zinemagilea izan zen.

Lotte Eisner
Berliner Gedenktafel Marbacher Str 18 (Wilmd) Lotte Eisner.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLotte Henriette Régine Eisner
JaiotzaBerlin1896ko martxoaren 5a
Herrialdea Alemania
 Frantzia
HeriotzaGarches eta Paris1983ko azaroaren 25a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, zinema-kritikaria, historialaria, idazlea, arte-historialaria eta zinemaren historialaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Louise Escoffier

IMDB: nm0252151 Rottentomatoes: celebrity/lotte_eisner Allmovie: p187961
Find a Grave: 193086223 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Antzerki-kritikaria zela hasi zen zinemaren inguruko lehenengo lanetan, eta 1927an, Film Kurier zinemagile-taldeko kide bihurtu zen. Alemaniako garai hartako zinemak espresionismoaren eta errealismo sozialaren bidea hartu zuen. Urte haietan ezagutu zuen Fritz Lang zinemagile handia.

1934an, naziak nagusitu ziren Alemanian, eta Eisnerrek, judua izaki, ihes egin behar izan zuen Frantzia aldera. 1939an hasi zen Parisen lanean, eta Bigarren Mundu Gerran han-hemenka ibili zen naziak atzetik zituela. 1945. urtetik aurrera ekin zien berriro zinema-lanei, eta liburu baliotsu batzuk idatzi zituen (L'Écran demoniaque, 1952).

Lotte Eisnerren obrak eragin handia izan zuen, 1960 inguruan, Volker Schloendorff, Werner Herzog, Rainer Fassbinder eta Wim Wenders alemaniar zinemagile gazteengan, besteak beste.

ErreferentziakAldatu