Los Angeles Memorial Coliseum
Los Angeles Memorial Coliseuma, AEBetako Kalifornia estatuko hiririk garrantzitsuenetako bat den Los Angeles erdialdean dagoen estadio bat da, Exposition Park gunean. Koliseoa, 1932 eta 1984ko Olinpiar Jokoak hartu zituen. Koliseotik berehala, Los Angeleseko Kirol Pabiloi Memoriala dago, Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatea bezala. AEBetan, "The Grand Old Lady" edo "Andere Zahar Handia" bezala ere ezagutzen da.
Los Angeles Memorial Coliseum | |
---|---|
AEBko Leku Historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Kalifornia |
Koordenatuak | 34°00′51″N 118°17′16″W / 34.01417°N 118.28778°W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1923 |
Jabea | Kalifornia |
Kudeatzailea | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea |
Erabilera | Olinpiar Jokoak errezitala Munduko Beisbol Sailak |
Kirola | amerikar futbola futbola beisbola |
Erabiltzailea | USC Trojans football (en) 1923 UCLA Bruins football (en) 1928 - 1981 Los Angeles Rams 1946 - 2018 Los Angeles Chargers 1960 - 1960 USC Trojans (en) Las Vegas Raiders 1982 - 1994 Busch Light Clash at The Coliseum (en) 2022 |
Edukiera | 77.500 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | The Parkinsons (en) |
Estiloa | Streamline Modernea |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 84003866 |
Kontaktua | |
Helbidea | 3911 So. Figueroa St., Los Angeles, CA, 90037 |
Webgune ofiziala | |
Aro Modernoko Olinpiar Jokoen historian, Olinpiar Jokoen hiru edizio hartzen dituen lehen estadioa bihurtuko da 2028ko Udako Olinpiar Jokoak burutzen direnean.
Historia
aldatuJatorrian, estadioa, 1923ko maiatzean ireki zen, 1932ko Olinpiar Jokoetako Atletismo Proba eta Zeremonientzako Estadio Olinpikoa izenarekin. Olinpiar Jokoetarako eraikia izan zen zuzi olinpikoak, koliseoaren sarrerako arku handien gainean jarraitzen du, Eraztun Olinpikoek bezala. Hiria eta estadioaren ikuskizun olinpikoen ibilbide handiaren oroitzapena da. Sarrerako plazan, neska eta mutil atleten estatuak daude, Robert Grahamek eginak, 1984ko Olinpiar jokoetarako. Bere zehaztasun anatomikoagatik nabarmentzen dira. Estatuen ereduak, Terry Schroeder eta Jackie Joyner-Kersee izan ziren. Bi atleta hauek parte hartu zuten olinpiar jokoetan urte horretan.
Zuzi olinpikoa
aldatuZuzi Olinpikoa edo Su olinpikoa, Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitateko taldea den Southern California Trojans taldeak jokatzen duenean igotzen da, baina baita une berezietan ere. Adibidez:
1963ko neguan, John Fitzgerald Kennedy presidentearen heriotzagatik piztu zuten zuzia. 2004an, Ronald Reagan presidentearen heriotzagatik piztu zuten, aste betez. Handik urte betera, 2005ean, Joan Paulo II.a aita santua hil zelako, bertan eman baitzuen meza 1987an, Los Angeles bisitatu zuenean. 2001eko irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenean bertan hildakoen omenez ere, aste betez piztu zen.
Hartu dituen beste ikuskizun batzuk
aldatu- Super Bowlaren I. eta II. edizioak
- 1991ko CONCACAFeko Urrezko Kopa
- 1996ko CONCACAFeko Urrezko Kopa
- 1998ko CONCACAFeko Urrezko Kopa
- 2000ko CONCACAFeko Urrezko Kopa
Aurrekoa Amsterdamgo Estadio Olinpikoa |
Estadio Olinpikoa 1932 |
Ondorengoa Berlingo Estadio Olinpikoa |
Aurrekoa Luzhniki Estadio Olinpikoa |
Estadio Olinpikoa 1984 |
Ondorengoa Seulgo Estadio Olinpikoa |