Lop Nor
Lop Nor ("Lop lakua", alternatiboki Lop Nuur = Lop Nur = Lob-nor = Lo-pu po = Taitema Lakua, Han Analetan: P'u-ch'ang Hai = Lou-lan Hai = Yen-tse) Taklamakan eta Gobi basamortuen artean aurkitzen diren laku gazi txiki eta istinga batzuk dira, gaur egun, urtarokoak, Kuruktag mendien hegoaldean, Txinako eskualde autonomoa den Xinjiangeko hegoekialdeko izkinan, Txinaren iparmendebaldean.
Lop Nor | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 780 m |
Mota | aintzira gazi, laku endorreiko eta nuclear test site (en) |
Luzera | 85 km |
Azalera | 2.375 km² |
Sakonera | 1 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°10′N 90°35′E / 40.17°N 90.58°E |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Prefektura autonomo | Bayin'gholin Mongoliar Prefektura autonomoa |
Konderri | Ruoqiang County |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | baliorik ez |
Arroaren azalera | 435.000 km² |
Tarim ibaia itsasoratzen den laku sistema, glaziazio ondorengo Tarim laku historikoaren azken hondarra da, garai batean, Tarim ibaiaren arroko 10.000 kilometro karratu hartu zituena. Lop Nor, munduko arro endorreikorik handienetako bat da. Antzinako geografo txinatarrek, garai historikoetatik pixkanaka lehortzen joan den laku gazi soil bat bezala katalogatu zuten, eta abiada handian 1928an neurtutako 3100 kilometro karratutatik. Bere ohantze lehorra, Lop basamortua bihurtu da, bertan nagusi diren haizeek, loess harea ekaitz ikaragarriengatik bereizten direnak, laku sistema, azken 40 urteetan, 30 eta 40 kilometro artean mendebalderantz eraman dutelarik. Basamortuak eragindako eramatea eta desegonkortzearen arrazoietako bat, tokiko biztanleriarentzako erregai bezala, makalak, sahatsak eta urbazterreko beste zuhaitz espezie batzuk nahi adina moztu izana da, ondorioz, 2003an, erreserba natural bat ezarri zen, urbazterreko espezieekin (populus) landaturiko 3520 kilometro karratu babesteko.
Tarim ibaiaren eta Lop Norren ur baliabideek, Lulan erresuma elikatu zuten, Zetaren Ibilbidean zegoen antzinako zibilizazio txinatar bat, laku historikoaren iparmendebaldeko ibarrean, gaur egun, Lop basamortuko harea artean lurperatua dagoena. K. a. 55etik aurrera, Lulan, Shanshaneko erresuma deiturikoan bihurtu zen, Txinatar Inperioaren estatu satelite bat. Esan daiteke, baita ere, lakuak, bizia eman ziola loratzen ari zen kultura tokarioari. Lurperatutako finkapenak eta Tarimeko momiak deiturikoetako zenbait aurkitu dira lakuaren antzinako ertzetan zehar. Marko Polo, Lop Norretik gertu igaro zen, eta von Richthofen Baroia, Nikolai Przhevalsky eta Sven Hedin bezalako esploratzaileek, gunea bisitatu zuten XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran.
1964tik, lakua, Txinaren armategi nuklearraren 45 proba nuklearrak egin diren toki bezala erabili da. 1996ko ekainak 13an, Yu Chunshun esploratzaile txinatar ospetsua, Lop Nor oinez zeharkatzen saiatzean hil zen.