Loess
Loessa (Suitzako alemanieratik lösch) material geologiko sedimentario eolikoa da. 10 eta 50 mikrometro arteko tamaina duten partikula metaketen lupetz metaketek osatzen dute. Milaka urtean zehar, hauts erauntsiek garraiaturikoak dira. Hori kolorekoa da, labaingarria eta ez du estratifikaziorik. Batipat, silizioz kaltzio karbonatoz (kareharria), detritu organiko finez eta buztinez eratuta dago. Nekazaritzarako, lurzoru sakon eta emankorra osatzen dute.

Klima idorreko lurraldeetan, loessaren metaketak, landarediak, eskasa izan arren, bere finkatzea errezten duen tokietan eratzen dira. Klima hotzeko lurraldeetan, hautsa, lupetz ibaiglaziareen bankuetatik erauzia izan da, eta, ondoren, glaziareinguruko lurraldeen elur geruza gainean utzia. Fenomeno honek, laugarren aroko glaziazio garaietan jarraitu duenez, 300 metrorarteko sendoera duten metaketa handiak sortu ditu europar lautada handian. Lurralde honetako tokirik emankorrena, hain zuzen ere, loessak eratuta dagoelako da hain emankorra.
Lurralde hauetako hainbat tokitan, urak, metaketa hauen goiko geruzako karea disolbatu eta tarrasean eraman du denboran zehar, deskarbonatatu eta lehmean bihurtuz.
Partikula sendoenak, hareatzak eratzen dituzten hareak dira.