Londresko dorrea

Londresko dorrean eraikina
Londresko Dorrea» orritik birbideratua)

Londresko dorrea (ingelesez Tower of London, ofizialki Her Majesty's Royal Palace and Fortress da, euskaraz Bere Maiestatearen Errege Jauregia eta Gotorlekua) Erresuma Batuko Ingalaterra herrialdeko hiriburuan den Londres hirian kokatzen den gaztelua da. Londresko dorrea Tower Hamlets udalerrian kokaturik dago, Tamesis ibaiaren iparraldeko ertzean.

Londresko dorrea
Tower of London
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Ondasun Ingelesa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaTower Hamlets
Ur-masaTamesis
Koordenatuak51°30′30″N 0°04′34″W / 51.5082°N 0.0761981°W / 51.5082; -0.0761981
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1066
JabeaCharles III.a Erresuma Batukoa
KomisarioaGilen I.a Ingalaterrakoa
Arkitektura
Materiala(k)Reigate stone (en) Itzuli, rag-stone (en) Itzuli, mudstone (en) Itzuli eta Caen stone (en) Itzuli
EstiloaNormandiar arkitektura
Zerbitzuakaccessible toilet
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iv)
Erreferentzia488
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1988 (XII. bilkura)
Ondare Ingelesa1002061 eta 1000092
Bisitariak urtean2.741.126
Kontaktua
HelbideaTower Hill, London EC3N 4AB
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Historia aldatu

1066an Ingalaterrako normandar konkistarekin bat eraiki zen. Gaztelu osoari izena ematen zion Dorre Zuria 1078an Gilen I.a Konkistatzaileak eraiki zuen, Londresen elite berriaren zapalkuntza ikur bilakatu zelarik. Gutxienez 1100 urtetik aurrera espetxe gisa erabili zen, bereziki XVI eta XVII mendeetan.

Denera, Dorrea defentsa harresiz eta luebaki batez osatutako bi eraztun kontzentrikoen barnean dauden hainbat eraikinek osatzen dute. Gaztelua hainbat fasetan handiagotu zen, batez ere XII. eta mendeetan, Rikardo I.a Lehoibihotza, Henrike III.a eta Eduardo I.aren erregealdietan batik-bat. Nahiz eta ondorengo mendeetan zehar bertan gertakizun eta jarduera ugari egon izan, XIII. mendeko egitura gaur egun arte mantendu da.

1485. urtetik aurrera Beefeater deituriko zaindari ospetsuek zaindu izan ohi dute.

Egitura aldatu

 
Londresko dorrearen planoa.

27 metrotako altuerarekin Londresko eraikin handiena eta aipagarriena izan zen eraiki zutenean. Hiru patio ditu, erdikoan (zaharrenean) Dorre Zuria dago.

Dorre Zuria aldatu

Gazteluko dorre nagusia da, gaztelu guztiko egitura indartsuena. Oinarrian 36x32 metrotako laukizuzena da eta 27 metrotako altuera dauka. Normandiarren gazteluen itxurara eraiki zen hiru solairurekin eta solairu bakoitzak hiru gela ditu. XII mendean hegoaldean eraikin berri batekin gotortu egin zuten, baina gaur egun jadanik ez dago gehigarri hori. Gainaldean lau dorre ditu, karratuak mendebaldean eta zirkularra ipar-ekialdean.

1170 hamarkadan funtzio militarra galdu zuen eta jauregi izatera pasa zen. Dorre Zuriaren inguruan Wakefield eta Lanthorn dorreak eraiki ziren eta bi dorren artean areto handi bat eraiki zen. Sukaldeak ere eraiki ziren. Dorre Zuriak inguruan zuen zanga bete egin zen eta hutsunea gelditu zen patioa osatuz. Horrela eratu zen Barne-barneko patioa (Innermost ward).

Barneko patioa aldatu

Harresi batek mugatzen du Barneko patioa (Inner ward). 13 dorre daude bertan, aipagarriena XIII mendeko Beauchamp Tower, Ingalaterran adreiluz egindako lehenengo eraikin handia. Hego-mendebaldeko izkinatik hasi eta erlojuaren orratzen aurkako norantzan honako hauek dira 13 dorreak: Bell, Beauchamp, Devereux, Flint, Bowyer, Brick, Martin, Constable, Broad Arrow, Salt, Lanthorn, Wakefield eta Bloody Tower. Zabalkunde honi esker gaztelutik kanpora zegoen St Peter ad Vincula eliza gaztelu barnean gelditu zen.

Kanpoko patioa aldatu

Harresiak gaztelua erabat konprimitzen zuenez XIII mendean hirugarren patio bat eraiki zen inguruan, Kanpoko patioa (Outer ward).

Iruditegia aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Metro geltokia:     Tower Hill

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu