Lluís Domènech
Lluís Domènech i Montaner (1850eko abenduaren 21a, Bartzelona – 1923ko abenduaren 27a, Bartzelona) kataluniar arkitekto, historialari eta politikari bat izan zen. Kataluniar modernismo eran eraikitako bere eraikinengatik nabarmendu zen. Politikan ere parte hartu zuen.
Lluís Domènech | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1905 - 1919 ← Joan Torras i Guardiola (en) - Joaquim Bassegoda i Amigó →
1901eko ekainaren 5a - 1905eko abuztuaren 17a Barrutia: Bartzelona
1900 - 1900 ← Francisco de Paula del Villar y Lozano (en) - Joan Torras i Guardiola (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bartzelona, 1849ko abenduaren 30a | ||||||
Herrialdea | Katalunia | ||||||
Heriotza | Bartzelona, 1923ko abenduaren 27a (73 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | arkitektoa, katedraduna eta politikaria | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lantokia(k) | Bartzelona | ||||||
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea | ||||||
Lan nabarmenak | |||||||
Kidetza | Royal Academy of Sciences and Arts of Barcelona (en) Reial Acadèmia Catalana de Belles Arts de Sant Jordi (en) Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) | ||||||
Mugimendua | modernismo katalana | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Jove Catalunya (en) Q8343559 Unió Catalanista Q8343561 Lliga Regionalista |
Ibilbidea
aldatuKataluniako Bartzelona hiriburuan jaio eta jada gaztarotik arkitekturakiko griña piztu zitzaion. Arkitektura ikasketak burutu eta aurrerago Bartzelonako Arkitektura Eskolan katedra bat izan zuen. Postu honetan zegoela Kataluniar modernismoa izango zenarengan eragin handia izan zuen. Arkitekto modura, Domenechek egitura arrazionala eta apaindura elementuak elkarbatzen ziren eraikinak eraiki zituen.
Beste arkitekto batzuk ez bezala, denbora igaro hala, Domenechek estrukturetatik materiala kenduz eta eraikin arinagoak eraikitzera jo zuen, baina hasierako apaindurak lehen ordenako elementu gisa ere mantenduz.
Politika
aldatuBere ibilbide politikoari oso gazterik ekin zion. Jove Catalunya eta Centre Català taldeetako kide izan zen, 1887an azken talde honetatik banandu zelarik. 1892an Lliga de Catalunya taldeko presidentea ere bilakatu zen. 1891an Unió Catalanista taldea sortu eta 1892an bere presidentea bihurtu zen. Manresako Oinarriak agiria idatzi eta argitaratu zuen batzordearen kide ere izan zen, sorrera biltzarraren presidentea izan zelarik. 1901eko apirilaren 25an Centre Nacional Català taldean sartu zen eta beranduago, Lliga Regionalista alderdi politikoaren ere bai.
Historia
aldatuAzkenik politika laga, eta arkeologia eta historia ikerketan buru belarri sartu zen.
Heriotza
aldatuDomenech Montaner 1923ko abenduaren 27an Bartzelonan 73 urteko adinarekin zendu zen.
Arkitektura lanak
aldatu- Sant Pau Ospitalea (Bartzelona)
- Kataluniar Musikaren Jauregia (Bartzelona)
- Gran Hotel (Palma, Mallorca)
- Fuster Etxea (Bartzelona)
- Lamadrid Etxea (Bartzelona)
- Lleó Morera Etxea (Bartzelona)
- Thomas Etxea (Bartzelona)
- Tres Dragons gaztelua, gaur egungo Bartzelonako Zooa
- Montaner i Simón argitaletxea, gaur egungo Antoni Tàpies Fundazioa (Bartzelona)
- Ramón Montaner Jauregia (Bartzelona)
- Canetenc Ateneoa (Canet de Mar, Bartzelona)
- Santa Florentina gaztelua (Canet de Mar, Bartzelona)
- Roura Etxea (Ca la Bianga) (Canet de Mar, Bartzelona)
- Misericòrdia jatetxea (Canet de Mar, Bartzelona)
- Solà Morales Etxea (Olot, Barcelona)
- Gasull Etxea (Reus, Tarragona)
- Navàs Etxea (Reus, Tarragona)
- Casa Rull (Reus, Tarragona)
- Pere Mata institutua (Reus, Tarragona)
- Comillasko hilerria (Comillas, Kantabria)
- Tres caños iturria (Comillas, Kantabria)
- Comillasko Unibertsitate Pontifiziarra (Comillas, Kantabria)
-
1888ko Bartzelonako Erakusketa Unibertsalerako eraiki zen Gran Hotel Internacional eraikina
Ikus gainera
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lluís Domènech |
- Domenech i Montaner fundazioa (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)