Chronicon Paschale

Chronicon Paschale (edo Alexandrinum edo Constantinopolitanum , edo Fasti Siculi) VII. mendeko mundu kristauaren kronika da. Izena erabilitako sistema kronologikotik dator, Paschale Zikloa alegia. Egileak horrela deitu zion: "Adanetik hasi eta Heraklioren erregealdiko hogeigarren urtera arteko aroen epitomea". Garai haietako historiari buruzko informazio interesgarriak eskaintzen dizkigu.[1]

Chronicon Paschale
Jatorria
Ezaugarriak
Hizkuntzaantzinako greziera

EzaugarriakAldatu

Egileak 600tik 627 urte arte bere burua garaikide gisa aurkezten du: Maurizio enperadorearen azken urteak, Fokasen erregealdia eta Heraklioren lehenengo hamasei urte. Egileak azken honen garaian idatzi omen zuen eta horri esker lanari data bat jar diezaiokegu. Antza denez, egilea Konstantinoplaren Patriarka zen Sergioren zerbitzura zegoen.

Kronikak, egile askok egiten zuten bezala, pasadizoak kontatzen zituen, pertsonaia nagusien deskribapen fisikoak, batzuetan erretratu zehatzak zirenak, lurrikarak eta kometak igarotzea bezalako gertakari apartak, eta elizaren historia Bibliako ustezko kronologia batekin lotuz.

Eskuizkribu nagusia, X. mendeko Codex Vaticanus Græcus 1941, hasieran eta amaieran kaltetuta dago, eta 627. urtearen hasieran eten zen.[2] Kronikaren aurretik sarrera bat dago, kronologia kristauari buruzko gogoetak eta ekialdeko pazko-zikloaren kalkulua jasotzen dituena. Ziklo bizantziarra edo erromatarra zen, eta greziar eliza ortodoxoan erabiltzen jarraitu zen turkiar okupazioaren amaierara arte, egutegi juliotarra izenarekin, eta Chroniconek kronologiaren sorburu gisa onartzen du; horren arabera, mundua sortu zeneko data K.a. 5507ko martxoaren 21a izan zen.[3]

Chronicon Paschalek beste aurreko kronikak jarraitzen ditu.

Liburu honek bertsio garaikide desberdinak ezagutu ditu.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu