Lizar Begoña
Lizar Begoña Madariaga (Sopela, Bizkaia, 1996ko abenduaren 29a) bizkaitar poeta eta eleberrigilea da.[1]
Lizar Begoña | |
---|---|
(2024) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sopela, 1996ko abenduaren 29a (27 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, irakaslea eta eleberria |
2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazi zuen Aro beilegia izeneko poesia-liburuarekin.[2]2022an XXV. Igartza Saria irabazi zuen Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuarekin.[3]
Bizitza
aldatu2014an, Arte Ederretako ikasketak hasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Ravennako Akademian (Italia) urtebeteko egonaldiarekin, eta 2019an graduatu zen. 2020an Arte eta Sorkuntza Masterra ikasketak egin zituen (UPV/EHU).[4][3]Bekaduna izan zen BilbaoArten, arte bisualak lantzen[5], baina Euskara irakaslea dihardu lanbide gisa.[6]eta idazten ere ari da buru-belarri, poesia eta artea josten, bere esanetan: Lelo hutsak baino, nahiago du gogoeta bultzatu, edo erantzunak irakurlearengan utzi:
“Ez zait gustatzen egitea poema bat panfleto bat izango balitz modura, nahiago dut galdera moduko bat plazaratzea. Eta hori da nire ustez poesiak eta arteak dutena, alde bakarreko zentzutik aldentzeko aukera”.[7]
Aspaldi hurbildu zen poesiaren mundura; 16 urte zituela hasi zen lerro batzuk idazten, eta horretan jarraitu du. Eroso sentitzen omen da medio honetan. Haren ustez, oso zuzena da poesia; materia prima erabiltzen da, eta horrek jolasteko aukera ematen du. Gepardo japoniarrak izan zen bigarren poesia liburua.[8]
"Hizkuntza eskultorikoki landu dut, paperean bertan hitzak modu zehatz batean antolatuta. Poesia bisualean oinarritu naiz honetan"
Argitalpenak
aldatuPoesia
aldatuEleberria
aldatu- Mundu zitalaren kontra (2024, Elkar)[11]
Sariak
aldatu- 2020an Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa Aro beilegia izeneko poesia-liburuari.
- 2022an XXV. Igartza saria, Itzalkinak eguzkitan eleberri proiektuari.[12]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Larretxea, Oihane. (2020-07-23). «Kritika sozialaren lirika» Gara (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
- ↑ «Lizar Begoña, III. Poesia Lehiaketako garaile» Noticias de Gipuzkoa 2020-07-10 (Noiz kontsultatua: 2020-09-11).
- ↑ a b «Lizar Begoña sopeloztarrak irabazi du 2022ko Igartza Saria» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
- ↑ LIZAR BEGOÑA | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
- ↑ zinegoak | LIZAR BEGOÑA. (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
- ↑ «Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria» EITB 2022-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
- ↑ «“Lelo hutsak baino, nahiago dut galderak plazaratu” - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
- ↑ «Lizar Begoña: "Poesiak hizkuntzarekin jolasteko aukera ematen du, zuzen-zuzenean" - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).
- ↑ Lizarralde, Mikel. «Edertasun krudeleko poemak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
- ↑ «"Gepardo japoniarrak" izeneko poesia-liburua aurkeztu du Lizar Begoña sopeloztarrak - Sopela» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-04).
- ↑ «Lizar Begoñak 'Mundu zitalaren kontra' nobela plazaratu du» Berria 2024-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
- ↑ Imaz, Andoni. «Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-08).