Linus Strasser (Munich, Alemania, 1992ko azaroaren 6a) eslalom eta eslalom erraldoi diziplinetan espezializatutako eski alpinoko eskiatzaile alemaniarra da. 2013ko abuztutik aduanako eski taldeko kide eta Aduana Federaleko Administrazioko sarjentua da.

Linus Strasser

Bizitza
JaiotzaMunich1992ko azaroaren 6a (31 urte)
Herrialdea Alemania
Lehen hizkuntzaalemana
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa
Pisua75 kilogramo
Altuera183 zentimetro

Instagram: linusstrasser Olympic.org: linus-strasser Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Strasserrek sei urte zituela hartu zuen parte bere lehen lasterketetan, Tirolen, eski oporretan. Kitzbühel Ski Klubeko kide izan zen hamabi urte zituela, TSV 1860 Municheko eski sailera joan aurretik[1]. 2007ko abendutik, 15 urte zituela, FIS lasterketetan parte hartu zuen. 2010eko otsailean egin zuen debuta Europako Kopan, eta, 2011ko otsailean, bere lehen FIS lasterketa irabazi zuen; hilabete geroago, Alemaniako eslalomeko txapeldun juniorra izan zen. Lesio baten ondorioz, Strasserrek 2011/2012 denboraldi osoa galdu, eta, denbora horretan, batxilergoko diploma amaitu zuen. 2013ko urtarrilean, Alemaniako eslalom junior txapelketako titulua irabazi zuen berriro.

2013ko abenduaren 14an, Strasserrek Europako Kopako lasterketa bat irabazi zuen lehen aldiz, St. Vigil-eko eslalom paraleloa. 2013ko urriaren 27an, Munduko Kopako Söldeneko eslalom erraldoian debutatu zuen, eta 52. postuan amaitu. 2014ko martxoaren amaieran, Alemaniako eslalom erraldoiaren txapeldun titulua, eta, eslalomean, brontzezko domina irabazi zituen. Lena eta Katharina Dürr eta Thomas Dressenekin batera, taldekako lehiaketan, Alemaniako txapelketako titulua ere irabazi zuen Municheko Eski Elkarteko taldearekin[2].

2014/2015 denboraldian, Strasser Munduko Kopan ibili zen erregularki. 2015eko urtarrilaren 6an, 20. postuan amaitu zuen Zagrebeko eslalomean, eta Munduko Kopako puntuak irabazi lehen aldiz; bost egun geroago,Adelbodenen, emaitza berdindu zuen. Strasserrek postu igoera gehiago lortu zituen urtarrilaren 25ean Kitzbüheleko Munduko Kopako eslalomeko 14. postuarekin eta urtarrilaren 27an Schladming-eko gaueko eslalomeko bosgarren postuarekin. Emaitza on hauek direla eta, 2015eko Eski Alpinoko Munduko Txapelketarako sailkatu zen, eta 10. postuan amaitu zuen eslalomean. Gizonezkoen Stockholmeko City Event-eko lehiaketan, 2017ko urtarrilaren 31ean, Strasserrek Munduko Kopako lehen garaipena lortu zuen, Felix Neureuther-ek Naeba-ko (Japonia) eslalomean irabazi zuenetik (2016ko otsailaren 14an) Alemaniako lehen garaipena.

2017ko urtarrilaren 31ean, Stockholm City Event-en, Strasserrek, irabazle gisa amaitu zuen Munduko Kopako lehen lasterketan, Alexis Pinturault eta Mattias Harginen aurretik. 2017/2018 Munduko Kopako denboraldian, hirietako bi ekitaldietan hirugarren postua lortu zuen (2018ko urtarrilaren 1ean Oslon eta 2018ko urtarrilaren 30ean Stockholmen).

2021eko Eski Alpinoko Munduko Txapelketan, Strasserrek brontzezko domina irabazi zuen Andrea Filser, Emma Aicher, Lena Dürr, Stefan Luitz eta Alexander Schmid-ek osatzen zuten Alemaniako taldearekin.

2021eko urtarrilaren 6an, bere lehen garaipena lortu zuen Zagreben Munduko Kopako eslalom batean. Egun batzuk beranduago, 2021eko urtarrilaren 10ean, bere sasoi ona berretsi ahal izan zuen Adelbodengo Munduko Kopako bigarren postuarekin eslalomean. Denboraldiko lehen bi eslalometan punturik lortu gabe, 2022ko urtarrilaren 9ko hirugarren postuarekin, sailkapen olinpikoa lortu zuen, berriz ere, Adelboden-eko Munduko Kopako eslalomean. 2022ko urtarrilaren 25ean, Schladming-eko gaueko eslaloma irabazi zuen (Neguko Olinpiar Jokoen aurreko gizonezkoen azken Munduko Kopako lasterketa); horrela, Munduko Kopako bigarren garaipena ziurtatu zuen[3]. Pekineko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Strasserrek, taldekako lehiaketan, zilarrezko domina irabazi zuen Emma Aicher, Lena Dürr, Julian Rauchfuss eta Alexander Schmidekin batera, eslalomean 7. postua eginda eta eslalom erraldoian huts egin ostean,

Sariak aldatu

  • 2022: Zilarrezko erramu hostoa[1]

Emaitzak aldatu

Olinpiar jokoak aldatu

  • Pyeongchang 2018: 5. talde lehiaketan, 22. eslalom erraldoian
  • Pekin 2022: 2. talde lehiaketan, 7. eslalomean, DNF eslalom erraldoian

Munduko Txapelketak aldatu

  • Vail/Beaver Creek 2015: 10. eslaloman
  • St Moritz 2017: 12. eslalom erraldoian, 20. eslalomean
  • Are 2019: 4. talde lehiaketan, 5. Konbinatu alpinoan, 28. eslalomean, 37. irteeran
  • Cortina d'Ampezzo 2021: 3. postua talde lehiaketan, 15. eslalomean

Munduko Kopako balorazioak aldatu

Denboraldia Orokorra Eslalom erraldoia Eslaloma Konbinatua Paraleloa
Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak Sailk. Puntuak
2014/2015 64. 104 21. 104
2015/2016 114.. 27 36. 27
2016/2017 40. 199 14. 199
2017/2018 36. 224 51. 11 13. 213
2018/2019 101. 41 48. 12 17. 29
2019/2020 43. 167 12. 151 27 16
2020/2021 18. 349 8. 347 29. 2
2021/2022 21. 329 5. 307 12. 22

Munduko Kopa aldatu

  • 8 podium banakako lasterketetan, 3 garaipen barne:
Data Lekua Herrialdea Diziplina
2017-01-31 Stockholm Suedia Hiri-ekitaldiak
2021.01-06 Zagreb Kroazia Eslaloma
2022-01-25 Schladming Austria Eslaloma
  • 3 podium taldekako lehiaketetan

Europako Kopa aldatu

  • 2014/2015 denboraldia: 8. eslalom sailkapenean
  • 2015/16 denboraldia: 5. eslalom sailkapenean
  • 10 podium, 3 garaipen barne:
Data Lekua Herrialdea Diziplina
2013-12-14 San Begilia Italia Hiri-ekitaldiak
2014-11-23 Levi Finlandia Eslaloma
2019-11-29 Funasdalen Suedia Eslaloma

Junior mailako Munduko Txapelketak aldatu

  • Crans Montana 2011: 29. eslalom erraldoian
  • Quebec 2013: 34. eslalom erraldoian, 35. super-erraldoian, 37. irteeran

Emaitza gehiago aldatu

  • 4 bider Alemaniako txapeldun (eslalom erraldoia 2014 eta 2017, eslalom 2017, konbinatua 2017)
  • Podium bat Nor-Am Kopan
  • Alemaniako junior mailako 2 bider txapeldun (eslalom 2011 eta 2013)
  • 2 garaipen eta eslalom diziplinako sailkapena 2017ko Australiako Zelanda Berriko Kopan
  • 11 garaipen FIS lasterketetan

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Alemanez) Linus Straßer. 2022-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  2. SVM ist Deutscher Meister im Team-Wettbewerb! skiverband-muenchen.de. Abgerufen am 7. Januar 2015
  3. Nachtslalom in Schladming: Linus Strasser siegt bei Olympia-Generalprobe. eurosport.de. Abgerufen am 25. Januar 2022.