Abitur
Abitur (latinetik abire = joan, alde egin) Alemanian, Finlandian eta Txekian, azken azterketa da Bigarren Hezkuntzaren amaieran. Abitur agiria lortzeko 12 edo 13 urte behar dira. Alemaniako izen ofiziala ziurtagiri honetarako Allgemeine Hochschulreife da, askotan Abiturzeugnis ere deiturikoa. ikasleek Abiturzeugnis agiria lortzen dute amaierako azterketak gainditzen dituztenean, eta unibertsitate batera joateko aukera formalki ematen die.