Limacella illinita
Limacella illinita Amanitaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri gisa agertzen den arren, estaldura lirdingatsuak, ez du jateko gogorik ematen.
Limacella illinita | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Amanitaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Limacella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Limacella illinita Maire, 1933 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena aldatu
Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa; hasieran kanpai itxurakoa, gero ganbila erdian titi kamuts batekin. Zuria edo gris zurixka, okre kolorea du erdian. Likatsua, ertzean hondar lirdingatsuak ditu. Leuna.
Orriak: Libreak, bigunak, zuriak eta estu.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 eta 10 x 0,4 - 0,7 cm-koa. Likatsua, hauskorra; kapelaren kolore berekoa, eta noizbehinka hondar nabarmen samarrekin, eraztun antzeko lirdingatsu itxuran.
Haragia: Zurixka, mehea. Usain leuna du.[2]
Etimologia: Limacella terminoa "limax" hitzaren txikigarria da, eta barraskilo bare, esan nahi du: karpoforoaren itsaskortasunagatik da. Illinita epitetoa latinetik dator, koipez igurtzi, esan nahi duen "illinire" hitzetik. Kapela lirdingatsua duelako.
Jangarritasuna aldatu
Erdipurdiko jangarria.[3]
Nahasketa arriskua aldatu
Amanita zuri batzuekin nahas daiteke, lirdinga ugariagatik, oinaren oinarrian bolbarik ez duelako eta benetako eraztunik ere ez dagoelako, erraz bereizten da. Lepiota generokoetatik bereizten da, kapelan ez duelako batere ezkatarik.[4]
Sasoia eta lekua aldatu
Udazkenean eremu menditsuetan. Ez da oso ohikoa.[5]
Banaketa eremua aldatu
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 323 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 308 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 155 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 176 or. ISBN 84-505-1806-7..