Liga de Acción Monárquica

Liga de Acción Monárquica (LAM, Monarkia Ekintzarako Liga) alderdi politiko nazionalista espainiarra izan zen, Bizkaian sortua 1919an, Alfontso XIII.aren aldeko erregimenaren alde egiteko. Bere helburu nagusia jeltzaleen hegemonia politikoa oztopatzea zen, orduraino arras zabaldu zena Bizkaian.

Liga de Acción Monárquica
Sorrera1919
Desegitea1931
Egoitza nagusiaBilbo
Ideologia politikoaZentro-eskuinekoa, kontserbadorea, espainiar nazionalista
{{{webgunea}}}

Hasierak

aldatu

1918ko Gorte Hausteskundeetan, jeltzaleek Bizkaiko barruti guztiak irabazi zituzten, Bilbokoa izan ezik, sozialisten esku. Orduraino, Berrezarkuntza-sistemak gailentasuna eman zien liberal eta tokiko jauntxoei, Borboi Monarkia Liberalaren meneko. Ordea, une horretan Bizkaiko industria-familien eta jauntxoen boterea aski ahuldu zen, jeltzaleen indarra zela eta. Honela, tokiko alderdi liberal, kontserbadore eta mauristaren ordezkariek biltzarra egin zuten Artxandan, 1918ko martxoan, Fernando Maria Ybarra De la Revilla-ren antolakuntzapean, jeltzaleek garaitutako zerrendaburu monarkikoen omenez. Bertan sortu zen LAM, Berrezarkuntza, espainolismoa eta monarkia liberala defendatzeko, eta "separatismoaren kontra" egiteko. Hala adierazi zuten Alfontso XIII.ari igorritako telegrama batean LAMeko sortzaileek, horien artean Fernando Maria Ybarra bera eta bere anaia Gabriel Maria; Enrike Aresti kondea, Alvaro Nardiz, Antonio Artetxe Bunielgo kondea, Kosme Palacio, Manuel Goiarrola, Julian Benito Marko-Gardoki, Luis Salazar, Enrike Gonzalez de Kareaga, Bruno Larrazabal, Jose Felix Lekerika, Erramun Bergé, Durangoko bilgune mauristaren lehendakari Kristobal Ortueta, eta Ernesto Ortiz de Bidasolo.

« Mugimendu separatistari aurre egiteko, Bizkaiko alderdi liberal, kontserbadore eta mauristaren ordezkariak, eta baita monarkiko independenteak bilduta, Monarkia Ekintzarako Liga sortzea erabaki dute, eta bere lehen ekimena Berorren Gorentasunari zuzentzea da, erregimenaren ordezkaritza nagusia, errespetuz agurtuz eta, aldi berean, jakinaraziz autonomia-arazoen eta horien artean Bizkaikoaren irizpena emateko parlamentuz kanpoko Komisioan, gure probintzia guztiz kanpo dagoela. »

Halaber, LAMek Alberto Aznar, Gregorio Balparda eta Jose Luis Goioagaren sostengua ere lortu zuen. 1919ko hauteskundeetan sozialistekin itun tazitoa sinatu zuen, Bilbon irabaztea uztearen ordez, gainontzeko barrutietan sozialistek zerrendarik aurkeztu ez zezaten.

Amaiera

aldatu

Espainiako Bigarren Errepublika piztu zenean desagertu egin zen, bere militantziaren parte bat Miguel Primo de Rivera-ren Unión Patriótica [Batasun Aberkoia] alderdira pasa baitzen lehenengo, eta Renovación Española [Espainiar Berrikuntza] zelakora gero, Fernando M. Ybarra azkeneko horien artean.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.