Libana

Al-Andalusko intelektuala

Libana edo Lubna Kordobakoa (arabieraz: لبنى القرطبية‎; Kordoba, X. mendea) idazle, matematikari eta poeta famatua. X. mendearen bigarren erdialdeko Andaluziako esklabo eta intelektuala izan zen, Kordobako Kalifatu garaian, gramatikaren ezagutzagatik eta bere poesiaren kalitateagatik ezaguna. Al-Hakam II Kordobako kalifa eta kulturaren defendatzaile handiaren idazkaria izan zen. [1].

Libana

Bizitza
JaiotzaKordoba, X. mendea
HerrialdeaAl Andalus
Talde etnikoaespainiarra
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaCarmona, X. mendea ( urte)
Hezkuntza
Heziketaezezaguna
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakintelektuala, liburuzaina eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Al Hakan II.a

Biografia aldatu

Bere jaiotze eta heriotza data zehatzak ezezagunak dira, ez baitago bere bizitza kontatzen duen garaiko agiririk. Jakina da Abderraman III.aren jauregian, Medina Azahara, lan egiten duen esklabo familia batean jaio zela eta bertako harresietan hazi zela.

Ez dakizkigu bere jaiotza eta heriotza data zehatzak. Espainiar jatorriko esklaboa zen, Abd ar-Rahman III.aren Medina Azaharako jauregian lan egiten zuten esklaboen alaba, [1]. Azkar nabarmendu zen liburutegian kopista postua lortuz eta horrek liburutegiko antolatzaile papera emango zion handik gutxira.[2] Arabiar kroniken arabera, Al-Hakam II.aren garaian, hiriko zenbait auzotan aurki zitekeen liburuak kopiatzeaz arduratzen ziren 170 emakume alfabetatu baino gehiago. Datu honek garaiko kultura mailaren eta emakumeek kalifa honen erregealdian izan zuten rolaren ideia bat ematen du. Lubnaz gain Fatima izeneko beste idazkari bat ere nabarmendu zen Al-Hakam II.aren garaian.[3]

Esklabotzatik emantzipatu ondoren, kalifaren goi-idazkaria izateaz gain (kátiba al-kubra), eginkizun anitz izan zituen: kopiatzailea, eskribaua, errege liburutegiko jabetzetan aditua, idazkari pribatua eta matematikaria. Horregatik, Kordobako Liburutegi Handiko komisario izendatu zutenean 500.000 liburu baino gehiagoren ardura hartu zuen.[4] Kordobako liburutegian, Lubna eskuizkribu asko erreproduzitu, idatzi eta itzultzeaz arduratu zen. Bera izan zen Hasdai ben Xaprut juduarekin batera[5], Medina Azahara liburutegi ospetsuaren sorreraren bultzatzaile.[6] Ez zen idazle eta itzultzaile hutsa izan, liburu hauek iruzkindu egiten zituen. Honez gain Al-Andaluseko haur pobreen irakaslea izan zen, matematika irakasten zien.[4]

Lubna Ekialde Hurbilean zehar bidaiatu zuen Kairo, Damasko eta Bagdaderaino bere liburutegira gehitzeko liburuen atzetik. Testu garrantzitsu asko kopiatzeaz arduratu zen, baita bere eskuz idatzitako oharrak emateaz, egilearen jatorria adieraziz eta lanaren berrikuspen laburra ere. Horrez gain jauregiko bizitzari buruzko bere poesia idazteko denbora ere izan zuen.[4]

Errekonozimenduak aldatu

2019az geroztik, Udalaren erabakiz, Kordoba hiriko kale bati Escriba Lubna izena jarri diote, bere omenaldian.[7][8]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Adamec, Ludwig W.. (2016-12-14). Historical Dictionary of Islam. Rowman & Littlefield ISBN 9781442277243. (Noiz kontsultatua: 2018-03-27).
  2. (Gaztelaniaz) Córdoba, El Día de. (2017-02-12). «El alma de la biblioteca de Medina Azahara» El Día de Córdoba (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  3. (Ingelesez) Fletcher, Richard. (1993). Moorish Spain. California: Berkeley : University of California Press.
  4. a b c (Ingelesez) Al-Halawani, Ali. (2017-02-05). «A Prominent Muslim Woman: Lubna of Cordoba» Truth Seeker (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  5. (Gaztelaniaz) Martos, Ana. (2013). Breve historia de Al-Andalus. Nowtilus ISBN 9788499674773..
  6. (Gaztelaniaz) «Mujeres musulmanas importantes de la historia - Observatorio Islamofobia» Observatorio Islamofobia 2017-10-13 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  7. (Gaztelaniaz) «Casa Árabe | Córdoba denomina "Escriba Lubna" a una de las calles de la ciudad» www.casaarabe.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  8. (Gaztelaniaz) «Lubna – Mujeres en las Calles de Córdoba» web.archive.org 2022-01-21 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).

Kanpo estekak aldatu