Les Wampas 1983an sortutako Frantziako punk musika taldea da.

Les Wampas
Les Wampas 2006an
Datuak
JatorriaParis, Frantzia
Musika motaPunk
Urteak1983 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)BMG
Atmosphériques
Taldekideak
Didier Wampas
Jean-Mi Lejoux
Jo Dahan
Niko Wampas
Phil Almosnino
Informazio gehigarria
www.wampas.com
MySpace: musikxav Youtube: UC8bOSytad_F8GG56wcJoTXA Souncloud: les-wampas Spotify: 2nsGWZA0LtO7istBNsyNTE iTunes: 14915060 Last fm: Les Wampas Musicbrainz: 46c6a335-6064-4118-8021-83fb37b1bc6a Songkick: 360120 Discogs: 381209 Allmusic: mn0000377619 Deezer: 3252 Edit the value on Wikidata

BMG diskoetxerekiko kontratua bukatutakoan, 1998an, ibilbide independientea berreskuratu zuten. 2003an, Never trust a guy who after having been a punk, is now playing electro (Ez zaitez inoiz fida lehen punkak izanda, orain elektroa jotzen dutenez) albumarekin eta Manu Chao izeneko kantarekin Manu Chao artistaz iseka egiten zuten. Izan ere, Les Wampasen ustetan, Mano Negraren abeslari punk ohiak "sistema onartu zuen", eta sistemaz profitatuta, ezin da sistema kritikatu, "bestela bota egingo zaituzte".

Hautsa harrotu duen beste kanta bat Chirac en prison izenekoa da, 2006ko urtarrilean plazaratua. Honako hau dio:

Elle ne pense qu'à ça, elle n'en dort plus la nuit [...]
La seule chose qui lui ferait plaisir
Ce serait de voir Chirac en prison.

"Neskak horretan baino ez du pentsatzen, gauean lo egin ezinik [...]
Plazerra eman ahal zion gauza bakarra
Chirac espetxean ikustea izango litzateke."

Hala ere, Didier Wampas abeslarien esanetan, "Jacques Chiracen kontrako benetako kanta ez zen (...) Adierazpen askatasuna noraino heltzen zen ikustea besterik ez nuen"."[1]. Frantziako telebistetan eta irratietan zentsuratua izan da. Kanta promozionatzen zuten hainbat telebista-iragarkik bip-ak eta zituzten Errepublikako presidenteaz ari zela ezkutatzeko. Ouï FM eta Le Mouv' irrati-kateek eman zuten kanta. Nolanahi ere, abestiari ospe gehien eman diona Les Guignols de l'info telesaioa izan da, kantaren bideoa egin nahi zutenean.

Diskografia aldatu

  • Tutti frutti (1986)
  • Chauds, sales et humides (1988) (kaleratu gabeko kantak zituen zuzeneko albuma)
  • Les Wampas vous aiment (1990)
  • Simple et tendre (1993)
  • Trop précieux (1996)
  • Toutafonlive (1997) (zuzeneko albuma)
  • Chicoutimi (1998)
  • Kiss (2000)
  • Never trust a guy who after having been a punk, is now playing electro (2003)
  • Never trust a live! (2004) (zuzeneko albuma, DVDa ere kaleratua)
  • Rock'n'Roll Part 9 (2006)

Erreferentziak aldatu

  1. Artikulua Le Monde egunkarian, 2006ko urtarrilaren 14an

Kanpo estekak aldatu