Lekittoko Deabruak, Lekeitioko (Bizkaia, Euskal Herria) su eta piroteknia uztartzen dituen kale antzerki taldea da. 2012.urtean sortu zen, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki jaialdian[1]. Euskal Herrian bakarra da mota honetako ikuskizunak egiten dituena.

Herrialde Katalanetako kulturan oinarritua, “correfoc”-ak dira antzerki taldearen oinarri eta hortik garatzen dituzte ikuskizun desberdinak. Kalea dute antzerkirako espazio eta Euskal Herrian zehar egiten dituzte ikuskizunak, baita kanpoan ere, Herrialde Katalananetan adibidez.

Ikuskizunak

aldatu

Deabruen azken su dantza

aldatu

Ikuskizun hau 2012.urtean sortu zuten “correfoc”aren teknikak oinarri hartuta. Antzezlanean herriko kaleetan zehar aritzen ziren su eta pirotekniarekin.

Akelarre

aldatu

Ikuskizun hau Bilboko San Juan Sua jaian aurkeztu zuten, Bilboko Konpartsek antolatuta 2013.urtean. Bertan, Akelarrearen interpretazioa bat egiten dute, euskal mitologiako pertsonaia desberdinekin (mari, sorginak, akerra, ...) eta suarekin jolastuz[2] 2021ean antzeko ikuskizuna antolatu zuten[3].

Drums off hell

aldatu

2015.urtean sortutako ikuskizun berri honetan taldeak jauzi kualitatibo bat eman zuen. Izan ere, antzezlan hau Aulestiko “K-Tun-k” perkusio taldearekin batera sortu zuten. Antzezlan honekin Herrialde Katalanetako hainbat herritan ere antzezteko aukera izan zuten.

Dk dance

aldatu

Urte berean, 2015.urtean,  sormen lanean buru-belarri, “Dk Dance” antzezlana sortu zuen talde lekeitiarrak. Sistemaren gaineko kritika zorrotza eginez, arrazakeria, patriarkatua, kapitalismoa eta Amalurraren suntsipena zituzten begi puntuan. Buzo horiz jantzita, “Dk Dance” eskuadroiak hartu zituen kaleak, birusari aurre eginez[4].

Anabasa

aldatu

Antzezlan hau[5] Leioako Umore Azokan aurkeztu zuten 2017.urtean eta taldeak izandako bilakaera eta profesionalizazioaren adibide izan zen. Taldera musikariak gehituz, zuzeneko musika, perkusioa eta piroteknia uztartzen dituen antzezlana da[6].

Deabruak gara

aldatu

Herrialde Katalanetako “correfoc” teknikak jaso eta oinarri harturik sortutako antzezlana da. Hau [7] Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren 30.urteurren handian aurkeztu zuten milaka lagunen aurrean. Gainera, ikuskizunaren aurkezpenean, Kataluniako lau Diables taldek parte hartu zuten; Manresa, Riudoms, Garcia eta Palma d´Ebreko Mussols de Socarrat. Guztira 200 deabru egon ziren kaleetan zehar suarekin dantzan[8].

10 urtez 11 sugar

aldatu

Deabruen ikuskizun honek, taldearen hasiera eta hamargarren urteurrena batu zituen. Izan ere, 2012.urtean egindako lehen ikuskizunak Mingorriren izena zeraman eta 2022.urtean berriro ere ikuskizunaren birmoldaketa eta garapen berri batekin plazaratu ziren deabruak.

Antzezlan hau, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian aurkeztu zuten milaka lagunen aurrean. Riudomseko deabru taldeak eta Zozongo perkusio taldeak ere beraiekin parte hartu zuten.

Ikuskizunean hamar urteetako antzezlan guztiak batu zituzten eta herriko Mingorriren kondaira kontatu zuten. Antzezlanaren bukaeran bost metro luze eta zabalerako aldamio bat jarri zuten plazaren erdian eta su zein pirotekniaz lepo hornitu zuten[9].

Mingorri

aldatu

2023.urtean aurkeztutako ikuskizunak Mingorriren izena darama. Hau, Zozongo perkusio taldearekin batera sortu zuten, elkarlanean. Bertan Mingorriren istorioa kontatzen dute, sua, piroteknia eta perkusioaren arteko nahasketan.

Baloreak

aldatu

Kostaldeko taldea herri ekimenez jaio zen, Aittitta Txiki kultur taldean zebiltzan hainbat gazteren iniziatibaz. Geroztik funtzionamendu herritar eta bolondresean lan egiten dihardute.

Irabazi asmorik gabe, herrigintza ardatz duen taldea da, kultur sorkuntza bultzatu eta euskara hutsez lan egiten duena. Hainbat ekimenetan parte hartu dute. Adibidez, [10] Korrika, hainbat [11] bideoklip, [12]]eta elkartasun ekimen.

Herrialde Katalanak lagun

aldatu

Herrialde Katalanetako kultura oinarri hartuta hasieratik izan dute harremana bertako hainbat Diables talderekin harremana. Hamaika izan dira bertara egindako bidaiak eta baita ere elkarrekin egindako ikuskizunak Euskal Herrian.

2019.urtean [13] Federacío de Diables i Demonis de Catalaunya] -ko federazioan eman zuten izena. Baita ere, hainbat formazio-saio jaso eta titulazio desberdinak lortu ere.

Horrez gain, “[14] Vestits de l´infern” artisau enpresarekin erropa berriak egin zituzten, segurtasun eta itxura aldaketa profesionalizatuz.

10 urtez 11 sugar

aldatu

2022.urtean Lekittoko Deabruen 10.urteurrena ospatzeko urtea izan zen[15]. Bertan, Euskal Herrian zehar hainbat ikuskizun emateaz gain[16], ikastaro, erakusketa eta dokumental bat egin zuten beraien historia biltzen zuena[17]. Eta Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian “Mingorri” antzezlana aurkeztu.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu