Leioa-Erandioko unibertsitate gunea

Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko campusaren Leioa-Erandioko unibertsitate gunea
Leioako campusa» orritik birbideratua)

Leioa-Erandioko unibertsitate gunea Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko campusaren atal bat da. Leioa eta Erandio udalerrietan du egoitza, Bilbotik 11 kilometrora, antzina Bilboko Unibertsitatea zeukaten eraikinetan.

Leioa-Erandioko unibertsitate gunea
Bizkaiko campusa
Unibertsitate gunearen airetiko bista.
Kokapena
Koordenatuak43°19′56″N 2°58′15″W / 43.33213342°N 2.9709059°W / 43.33213342; -2.9709059
Map
Arkitektura

Historia aldatu

Bilboko Unibertsitatearen egoitza eraikitzeko, 1969an, arkitektura-lehiaketa egin zen. Jose Luis Burgos, Ricardo del Campo eta Jose Luis Ortega arkitektoek irabazi zuten, eta 1972an inauguratu zen egoitza.

Unibertsitate gunea eraberritzeko lanak 2005-2006 ikasturtean hasi ziren.

Leioa-Erandioko gunean Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campuseko errektoreordetza daude.

2012tik 2014ra bitartean unibertsitate guneko espazio publikoak eta objektu publikoak txukuntzeko plan bat burutu zen. Ula Iruretagoiena arkitektoak zuzendu zituen lanak.

Fakultateak eta eskolak aldatu

Bertan, Bizkaiko Campuseko Bibliotekaz gain, honako fakultate eta eskola hauek daude:

Ikasle mugimendua aldatu

Leioa-Erandioko campusean, Euskal Herriko ikasle mugimendurik handiena dago.[erreferentzia behar] Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateetatik gatazkatsuena dugu campus hau. Bertan eragin handia dute Ikasle Abertzaleak, Segi, Euskal Herriak Bere Eskola, Presoen Aldeko Taldeak, Eraldatu, eta abarrek.[erreferentzia behar] Bestalde, Gizarte Zientzia Kritikoen aldeko Asanblada dago, unibertsitate kritiko baten aldeko gogoeta eta ekintzak egitea duena xede.


Kanpo estekak aldatu