Bizkaiko Campuseko Biblioteka

Bizkaiko Campuseko Biblioteka Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandioko unibertsitate gunean dago, Leioako periferian, Bilboaldeko metropolitar hirigunean. 1980an sortu zen, Espainiar Estatuan monarkia berrezartzearen garaian.

Bizkaiko Campuseko Biblioteka
Liburutegia eraikina eguzkipean.jpg
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 53″ N, 2° 58′ 07″ W / 43.331372°N,2.968739°W / 43.331372; -2.968739Koordenatuak: 43° 19′ 53″ N, 2° 58′ 07″ W / 43.331372°N,2.968739°W / 43.331372; -2.968739

EraikinaAldatu

Bizkaiko Campuseko Biblioteka Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Leioa-Erandioko unibertsitate gunearen erdialdean dago, bost solairutan banatuta:

  1. Lehenengo solairuan dokumentazio eta erreferentzi gela dago, bibliografiak eta datu-baseen kontsulta egiteko. Ikasgela eta ordenagailu gela bana ere badira. Ikasgelan ikasleak ikasteko aukera izaten dute isiltasunean. Ordenagailu gelan, aldiz, ikasleak beharrezkoa duten informazioa aurkitu dezakete Internet bidez, edota lanak egin ordenagailu bidez, erabat dohainik. Gainera, unibertsitate gune osoan bezala, Bizkaiko Campuseko Bibliotekan Wi-Fi bidezko Internet konexioa dago erabilgarri. Lehenengo solairuan, orobat, badira hitzaldi aretoa, erakusketa aretoa eta zuzendaritza administrazioa, besteak beste.
  2. Bigarren solairuan ikasleentzako ikasgela bat dago. Azterketa garaian soilik dago erabilgarri, eta medikuntzaren eta zientziaren historiaren euskal museoa kokatzen dira.
  3. Hirugarren solairuan liburutegia dago. Bertan, eraman daitezkeen liburuak soilik hartu daitezke, horiekin bertan lan egiteko edo kanpora eramateko. Sarrera ikasle guztiek dute baimendua. Liburutegiaz gain, Taldean Ikasteko Gela dago, taldeko lanak egiteko gela bat, nahiko zaratatsua. Hemeroteka ere solairu honetan dago; hainbat aldizkari, egunkari eta dokumentu ditu kontsultagai, baina ezin daitezke bertatik atera. Ikasleen Gela ere hemen dago; etxerako mailegu zerbitzua hor egiten da.
  4. Laugarren solairuan ikertzeko gela dago. Hemen ikerketan ari diren ikertzaileak eta bigarren zikloko ikasleak soilik eraman ditzakete liburuak etxera. Lehenengo zikloko ikasleek irakaslearen baimena behar dute horretarako.
  5. Bosgarren solairuan, aurreko solairuko ikerketa gela hedatzen da, eta Euskal Herriko gaiak eta historiako dokumentuak daude, besteak beste.

Eskainitako zerbitzuakAldatu

Bizkaiko Campuseko Bibliotekak, izena emana duten ikasleentzat, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: liburu bilaketa, etxerako mailegu zerbitzua, liburuen erosketa eta erreprografia zerbitzua.

  • Liburu bilaketa: bi formaz egin erabili daiteke liburu bilaketa: batetik, Bibliotekaren webgunearen bitartez, www.biblioteca.ehu.es; edo bestetik, hirugarren solairuko liburutegian dauden ordenagailuetatik. Bertan, programa honek aurkitu nahi den liburua non dagoen esaten du, hots, campus honetan dagoen edo ez, eta zein liburutegian dagoen jartzen du, liburutegi zentralean edo ikerketa liburutegian. Horretaz gain, aurkitu nahi den liburua etxera eraman daiteken azaltzen da. Bilaketarako esparru ezberdinen bidez egin daiteke: gaiarengatik, autorearengatik edota izenburuarengatik.
  • Etxerako mailegatzeko zerbitzua: Bibliotekan dauden liburu batzuk etxera eraman daitezke, baino ez denak. Entziklopedia, liburu bereziak eta horrelako bildumak ezin daitezke eraman.
  • Liburuen erosketa: eskaera hau Ikasleen Gelan egin behar da.
  • Erreprografia zerbitzua: Autozerbitzua dago Liburutegi Zentraleko bildumako liburu eta aldizkariak fotokopiatzeko. Fotokopiagailu hauek Ikasleen Gelan, Hemerotekan eta Ikertzeko Gelan daude.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu