Urki-onddo

Leccinum scabrum» orritik birbideratua)

Urki-onddoa (Leccinum scabrum) Boletaceae familiako onddoa da.[1] Perretxiko usaina dauka eta zaporea geza. Espezie zaporetsua ez bada ere, lehortu eta gorde egin daiteke.

Urki-onddoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLeccinum
Espeziea Leccinum scabrum
Gray, 1821
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora olibak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoa: Boletus (Leccinum) scaber.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa, hasieran hemisferioa, gero ganbil-kanpai itxurakoa eta, azkenik, ganbil-zabaldua. Soberako ertzarekin, izurtu-lobulatua, errekurbatutik zabaltzera zahartzean. Azala itsatsia, ilaunduna, baina fina, geroago leuna eta hezetasunarekin pixka bat likatsua; tonu grisak ditu, gris-marroixka koloretik gris-okre kolorera edo arre-gorrixkara pixka bat horixkara doana.

Tutuak: Luzeak, adnatuak, baina oinaren inguruan depresio batekin, hasieran kolore zurixka dute, ondoren , tonu grisaxka, zahartzean esfumatura arrosa bat hartzen dute.

Poroak: Biribilduak, txikiak eta tutuen kolore berekoak.

Hanka: 10 eta 17 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3,5 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikotik subklabiformera, pixka bat lodiagoa oinarrirantz, eta pixka bat estuagoa goian, batzuetan okertua; zuri-grisaxkatik zuri-horixka argi kolorera doana eta ezkata beltzaxka gisako pikortatze hertsiekin.

Haragia: Harroa, urria eta zurixka kolorekoa; usain fungikoa du eta zapore leuna.[2]

 
Urki-onddoa

Etimologia: Leccinum hitza latinetik dator, arte azpian hazten, esan nahi du. Scaber epitetoa ere latinetik dator, latza esan nahi duen "scaber" hitzetik. Bere kapelaren laztasunagatik.

Jangarritasuna aldatu

Erdipurdiko jangarria. Haragia beltz bihurtzen da egosten denean.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Leccinum carpini delakoarekin nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda amaieran eta udazken hasieran. Betula espezieei estu lotutako espeziea da.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 176 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad de Ciencias ARANZADI, Departamento de MICOLOGIA. (2000). Setas del Pais Vasco, del campo a la cocina. Kutxa Fundazioa, 114 or. ISBN 84-7173-372-2..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 539 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 606 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu