Ireki menu nagusia

León Carrasco Amilibia (Donostia, 1879ko ekainaren 6a-ib, 1936ko uztailaren 28a) gipuzkoar militarra izan zen. Segoviako Artilleria Akademiatik 1899an atera eta jaioterrira bidali zuten. Bertan egin zuen bere ibilbide profesional osoa. 1934ko Iraultzaren errepresioan parte hartu zuen.

León Carrasco
Bizitza
Jaiotza Donostia1879ko ekainaren  6a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1936ko uztailaren  28a (57 urte)
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Segovia Artillery Academy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala
Zerbitzu militarra
Adar militarra Espainiako Lurreko Armada
Gradua koronel

Gerra Zibila piztean Loiolako kuarteleko koronela zen, eta agintari zibilekiko leiala zela adierazi zuen hasiera batean, baina uztailaren 21ean José Vallespín teniente koronelak altxamenduaren alde egin zuen Loiolan. Kuartela erortzear zela, miliziano komunistek, orduan, militar eta poliziak giltzapetuta zituzten eraikinari eraso egin zioten, eta León Carrasco gobernadore militar matxinoa beren eskuetan hartu. Une horretan, Manuel Irujok salbatu zion bizitza, baina hurrengo egunean berriz atzeman zuten, eta bertan hil (trenbidean utzi zuten haren gorpua).[1]

ErreferentziakAldatu

  1.   Preston, Paul (2013) El Holocausto Español. Odio y Exterminio en la Guerra Civil y después Bartzelona: Debolsillo 429-430 or. .