Laura Ester

waterpolo jokalari espainiarra

Laura Ester Ramos (Peñaparda, Salamanca, 1990eko urtarrilaren 22a), waterpolo jokalaria da, eta emakumezkoen Ohorezko Mailan CN Sabadellen eta Espainiako selekzioan atezain gisa jokatzen du.

Laura Ester

Bizitza
JaiotzaBartzelona1990eko urtarrilaren 20a (34 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Pisua58 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: lauraesterwp Instagram: lauraesterwp Olympic.org: laura-ester-ramos Edit the value on Wikidata

LENek 2017ko Europako jokalaririk onena bezala aukeratua[1], mundu txapelduna 2013an[2], bi aldiz Europako txapeldun (2014 [3] eta 2020) eta Olinpiar txapeldunorde 2012 eta 2020an[4][5].

Biografia aldatu

Bere ama Peñapardan (Salamanca) jaio zen, eta bertan pasatzen zituen udak txikitatik. Izan ere, 2013ko Bartzelonako Munduko Txapelketa irabazi ostean, Peñapardako udalak bere izena jarri zion uretako udal multzoari, "Laura Ester Ramos Udal Igerilekuak" izena jarriz[6].

Ibilbidea aldatu

2009/10 denboraldian, CE Mediterrani-ko beheko kategorietan trebatua, Ohorezko Dibisioko ligako titulua irabazi zuen klub horrekin[7]. Urte horretan bertan, CN Sabadellekin fitxatu zuen, eta txapel nagusi guztiak, talde horrekin irabazi ditu.

Espainiako selekzioarekin, Bartzelona 2013an[2] txapelketako atezain onena izendatu, eta txapelketako talde idealean sartu zuten[8]. Europako txapelduna Budapest 2014an[3], eta olinpiar txapeldunordea Londresko 2012ko Olinpiar Jokoetan eta Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan[4].

2017ko Budapesteko Munduko Kopan eta Málaga 2008an[9] zilarrezko dominak lortu zituen[10], eta brontzezkoa 2018ko Bartzelonan[11].

Olinpiar Jokoak aldatu

2012an Londresen, parte hartu zuen Espainiako taldearekin, eta zilarrezko domina lortu AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa); 2016an Rio de Janeiron, parte hartu, eta 5. postua lortu zuen, eta 2020an Tokion (COVID zela eta 2021ean jokatuko zirenak), berriro, zilarrezko domina eskuratuko zuen, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren aurretik (brontzezkoa). Tokion honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k [12][13].

Emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
  Erresuma Batua
  Waterpoloa
emakumezkoa[14]
2020 Tokio
  Japonia
  Waterpoloa
emakumezkoa[15].
Munduko txapelketa
2013 Bartzelona
  Katalunia
  Waterpoloa
emakumezkoa
2017 Budapest
  Hungaria
  Waterpoloa
emakumezkoa
2019 Guangzhou
  Hego Korea
  Waterpoloa
emakumezkoa
Europako txapelketa
2008 Malaga
  Espainia
  Waterpoloa
emakumezkoa
2014 Budapest
  Hungaria
  Waterpoloa
emakumezkoa
2018 Bartzelona
  Katalunia
  Waterpoloa
emakumezkoa
2020 Budapest
  Hungaria
  Waterpoloa
emakumezkoa

Erreferentziak aldatu

Junior mailako Espainiako selekzioa aldatu

  • 2007ko Oportoko Munduko Junior Txapelketan 6. sailkatu zen.
  • Brontzezko domina 2007ko Chanian jokatutako Europako Junior Txapelketan.

Klubak aldatu

Lehiaketa nazionalak aldatu

  • Ohorezko Maila (10): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2019[1].
  • Erreginaren Kopa (8): 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2017, 2018 eta 2019[2].
  • Espainiako Superkopa (9): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018[3].

Nazioarteko lehiaketak aldatu

Beste lehiaketa batzuk aldatu

  • Kataluniako Kopa (10): 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 eta 2019.

Banakako Sariak aldatu

  • 2013ko Munduko Kopako ( FINA ) atezain onena.
  • Europako emakumezko jokalari onena 2017 ( LEN ).

Sari bereziak aldatu

Bereizketa Urtea
Brontzezko domina - Kirol Merezimenduaren Errege Ordena [12] 2013
Zilarrezko Domina - Kirol Merezimenduaren Errege Ordena [13] 2014

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu