Lau teilatu

Lau Teilatu» orritik birbideratua)

Lau teilatu Itoiz taldearen abestia da.[1] Euskarazko abesti garaikideen artean ezagunenetariko bat da,[2] izan ere, 2005ean Euskal Kanturik Onena saioan bigarren hautatu zuten. 1978an izen bereko Itoiz diskoan kaleratua izan zen. Ordutik hainbat taldek abestiaren bertsioak kaleratu dituzte.

Lau teilatu
Itoizen musika-lana
Egilea(k)Juan Carlos Perez
Argitaratze-data1978
IzenburuaLau teilatu
Ezaugarriak
Genero artistikoapop rock
Hizkuntzaeuskara
TonoaSol maior
Deskribapena
Honen parte daItoiz (diskoa)

Musika aldatu

Musikaren aldetik pop musikan ohikoa den bezala, bi alde nabarmen ditu. Alde batetik, abestia bera, formalki aldakorra izan daitekena; bestetik, leloa du, ezaguna den Lau teilatu gainean, Ilargia erdian... esaldiarekin hasten dena[3]:

 


Diskoko beste abestiek rock progresibo itxura dute[4], baina Lau teilatu balada motakoa da[5].

Letra aldatu

Juan Carlos Pérezek beti esan du euren taldean letrak ez zirela garrantzitsu, musika sortzen zutela eta, ondoren, euskaraz zekien norbaiti eskatzen ziotela letra jartzea[6]. Ezezagunak diren aipamen asko biltzen ditu, adibidez ta zer, ondo? zelan dihoa zure bufanda txuria?. Badira beste batzuk ezagunak direla, adibidez Benito Lertxundik abestutako Maria Solt eta Kastero abestiari egiten dioen erreferentzia. Abesti hori, hala ere, Pierre Topet "Etxahun" koblakariarena da.

Bertsioak aldatu

Genero askotako hainbat artistak abestia bereganatu dute:

2019an EiTBk urtero egiten duen Maratoian abesti honen bertsioak egin zituzten[10].

Kuriositateak aldatu

Kantua gogoratuz, Bizkaiko Ea herrian kantu honen omenezko plaza txiki bat dago, Belenengo kalea eta Jesusen kalea elkartzen diren tokian.

Erreferentziak aldatu

  1. Ribera, Anje. (2012-1-25). «Itoiz – Lau teilatu» El Correo.
  2. a b Pérez Chávarri, Inés. (2009-7-4). «Juan Carlos Pérez hace renacer a Itoiz en versión sinfónica» El País.
  3. Lau teilatu — Euskal kultur erakundea. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  4. (Gaztelaniaz) Zaldua, Iban. (2016-05-27). Biodiscografías. Editorial Páginas de Espuma ISBN 9788483935057. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  5. (Ingelesez) Martinez, Sílvia; Fouce, Héctor. (2013-07-18). Made in Spain: Studies in Popular Music. Routledge ISBN 9781136460067. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  6. «Juan Carlos Perez: «Itoiz-en lehenengo letrak barregarriak dira»» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  7. Nuevo dueto: Amaia y Mikel Erentxun “Lau teilatu”. .
  8. Txatxangorria-Euskal Karaokeak. (2014-12-07). Lau teilatu NAHI TA NAHIEZ. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  9. Inma Gene. (2008-11-09). lau teilatu umpah pah. (Noiz kontsultatua: 2018-02-04).
  10. «Lau Teilatu abestiaren zure bertsioa. Sortu zure bertsiorik onena eta haur minbiziari aurre egiten lagundu.» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-01).

Kanpo estekak aldatu