Itoiz (diskoa)

Itoiz izen bereko musika taldeak 1978. urtean argitaratutako diskoa da, bere diskografiako lehena. Lau teilatu abesti ezaguna kenduta, gehienak folk-rock edo rock-progresibo generoko kantak dira[1]. 1978ko apirilean grabatu zen Donibane Lohizuneko Bacchanales estudioan, eta taldeak lehen aldiz erabili zuen Itoiz izena, lehenago Indar Trabes erromeria taldea baitziren[2].

Itoiz (diskoa)
Itoizen albuma
Egilea Itoiz
Argitaratze-data 1978
Jatorrizko izenburua Itoiz
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa Rock progresiboa eta pop rock
Diskoetxea Xoxoa
Itoizen kronologia

Itoiz (diskoa) Ezekiel

Disko hau bereziki gogoratzen da Lau teilatu kanta dela eta, hainbat belaunaldiren ostean ereserki gisa ere kontsideratu dena[3]. Abesti guztien musika Juan Carlos Perezek egin zuen, baina letren artean badira batzuk bereak direnak. Beste hitzen artean Phuntzionariat eta Astelehen urdin batean Joseba Garciarenak dira, Zati txiki bat La m'en eta Foisis jauna Joseba Alkalderenak, Hilzori II Angel Azkarragarenak[4].

Musika diskoa 1978ko apirilean grabatu bazen ere, Durangoko Azokan aurkeztu zen. Momentu horretan taldea jada disolbatuta zegoen, kide batzuk soldaduskara joan baitziren. Hala ere, urteko diskorik onenaren saria jaso zuen[5][oh 1] Espainiako Ozono aldizkariak, 1979ko urtarrileko zenbakian, "talde anglosaxoi askok baino maila hobea" zuela idatzi zuen, eta hilabeteko disko izendatu zuen[6].

PartaideakAldatu

Honako hauek grabatu zuten diskoa[4]:

Abesti batzuetan Joseba Erkiagak flauta jotzen du.

Kantuen zerrendaAldatu

  1. Phuntzionariat
  2. Goizeko deiadar
  3. Zati txiki bat La m'en
  4. Lau teilatu
  5. Hilzori I
  6. Hilzori II
  7. Foisis jauna
  8. Astelehen urdin batean

OharrakAldatu

  1. Garai hartan Durangoko Liburu eta Disko Azokak urteko disko onenari saria ematen zion.

ErreferentziaAldatu

  1. IBAN., ZALDUA,. (2015). BIODISCOGRAFIAS. EDITORIAL PAGINAS DE ESPU ISBN 9788483935057..
  2. Jon., Eskisabel,. (L.G. 2005). Itoiz : hari xingle bat. Gaztelupeko Hotsak ISBN 8493342386..
  3. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2009-07-04). «Juan Carlos Pérez hace renacer a Itoiz en versión sinfónica» El País ISSN 1134-6582. Noiz kontsultatua: 2018-02-04.
  4. a b Itoiz. Noiz kontsultatua: 2018-02-04.
  5. (Gaztelaniaz) ERLANTZ. Historia de la musica Rock - Itoiz. Noiz kontsultatua: 2018-02-04.
  6. Ozono 40.

Kanpo estekakAldatu