Maria Solt eta Kastero

Benito Lertxundiren abestia

Maria Solt eta Kastero euskal abesti herrikoia da. Jatorria Zuberoan du eta egile Pierre Topet "Etxahun" koblakari ezaguna delarik, hortaz, abestia XIX. mendearen lehen erdialdean idatzitakoa da. Bere gaia adin aurreratuan maitemindu diren Kastero agurea eta Maria Solt atso baten ingurukoak dira. Abesti honen bertsiorik ezagunena Benito Lertxundik eginirikoa da[1].

Maria Solt eta Kastero
Benito Lertxundiren musika-lana
Egilea(k)Etxahun Barkoxe
Argitaratze-data1820(e)ko hamarkada
IzenburuaMaria Solt Eta Kastero
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta zuberera
Deskribapena
Honen parte daHunkidura Kuttunak I
Benito Lertxundiren kronologia
Atarratzeko Gazteluko Kantua (en) Itzuli Maria Solt eta Kastero

Hitzak aldatu

Maria Solt eta Kastero
bi amoros zahar bero.
Hirurogei-hamarna urtetan
hartü die amorio
Kastero jelostü gero
Maria Solt ezarri kanpo.

Maria Solt dia nigarrez
Izorra dela beldürrez.
Barnets-Bordako anderiak
kontsolatü du elez
Emazte zaharrik oküpü
agintzen eztela ez.

Maria Soltek arrapostü
Santa Elisabet badüzü.
Santu zahar bateganik
oküpü agitü düzü
Kastero ere bada saintü,
hala nizan beldür nüzü.

Kastero eztüzü saintü
Sobera bürhauti düzü.
Elizalat juan eta
tabarnan egoiten düzü
Kastero denegatik saintü
Maria Solt antzü zira zü.

Erreferentziak aldatu

  1. Itoiz taldearen "Lau teilatu" abesti ezagunean Benitoren "Maria Solt" aipatzen da.

Kanpo estekak aldatu