María del Pilar Bardem Muñoz (Sevilla, 1939ko martxoaren 14a - Madril, 2021eko uztailaren 17a) aktore espainiarra izan zen. Goya saria eta Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina jaso zituen. 2002tik 2018ra, Artista interpretatzaileak, Jabetza Intelektualaren Eskubideak Kudeatzeko Erakundea eta haren fundazioaren lehendakaria izan zen.

Pilar Bardem

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Pilar Bardem Muñoz
JaiotzaSevilla1939ko martxoaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2021eko uztailaren 17a (82 urte)
Familia
AitaRafael Bardem
AmaMatilde Muñoz Sampedro
Ezkontidea(k)José Carlos Encinas Doussinague (en) Itzuli  (1961eko urria -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea
Lantokia(k)Espainia
Jasotako sariak

IMDB: nm0054224 Allocine: 23564 Allmovie: p3888
Musicbrainz: 34a0f074-4b61-4d85-b2cc-f5f7850a5885 Discogs: 2941087 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1939ko martxoaren 14an jaio zen Sevillan. Jatorri judutarreko artisten saga luze eta itzaltsu bateko kidea da bi adarretan: Rafael Bardem eta Matilde Muñoz Sampedroren alaba, Juan Antonio Bardem Muñozen arreba, Mercedes eta Guadalupe Muñoz Sampedroren iloba, eta Carmen Lozano Muñoz aktoreen lehengusina.[1]

1961ean, José Carlos Encinas Doussinaguerekin ezkondu zen eta berarekin lau seme-alaben izan zituen: Carlos, Mónica, Javier (Oscar sariaren irabazlea) eta jaioberrritan hildako bat. Senarra gizon gatazkatsua zen eta dibo aktorearengandik dibortziatu ahal izan zuen guztia zaildu zuena, eta tiro egitera ere iritsi zen.[2] 1995ean hil zen eta ondoren Pilar Bardemek harremanak izan zituen beste aktore batzuekin, bereziki Agustín Gonzálezekin.

Pilar erretzaile porrokatua izateak sortu zion biriketako minbizia izan zuen baita kolonekoa ere. Bi ebakuntza egin behar izan zizkioten baina biak arrakastaz gainditu zituen. Aktiboki hartu zuen parte mugimendu sindikalean esate baterako ohikoak ziren eguneroko bi antzerki saioak bakar batera murriztea lortu zuen.

Pilar Bardem Izquierda Unida alderdiko militantea izan da eta bereziki emakumeen eskubideen alde aritu da. 2003an, beste eragile batzuekin batera Madrilgo Diputatuen Kongresuan José María Aznarren gobernuak lagundutako Irakeko Gerraren aurkako manifestazioan parte hartu zuen. 2. Izquierda Unidak kontratatu zuen5.

Ibilbide profesionala aldatu

Pilar Bardem gazte hasi zen zineman, 1960ko hamarkadaren erdialdean. Garai hartan egindako lanen artean aipatu daitezke, Fernando Fernán Gómezen "El mundo sigue" (1965) Luis César Amadoriren "Buenos días, condesita" (1967), Luis Luciaren "La novicia rebelde" (1971) eta Pedro Masóren "Las Ibéricas F.C." (1971) filmetan egin zituen rolak.

Antzerkiko aktorea izan arren, 1970eko hamarkadan telebistako produkzioetan paperak lortu zituen.[3] Bere karrera zinematografikoari paper txikiak interpretatuz ekin zion hainbat komediatan agertuz: hala nola Pedro Masóren "Las colocadas" (1972), Rafael Gilen "La duda" (1972) edota Pedro Lazagaren "Yo soy Fulana de Tal" (1975). Urte horretan bertan parte hartu zuen Espainiako aktoreen lehen greban, honen helburu nagusia antzerkietako saio bikoitzekin amaitu eta bakar batean uztea zen. Telebistan, "Cuentos y leyendas" seriean eta Estudio 1 saioan emandako muntaia dramatikoetan parte hartu zuen.[4]

1980ko hamarkadan, Bardemek hainbat lan egin zituen telebistan: "Los gozos y las sombras", "Tristeza de amor", "Lorca, muerte de un poeta" edota "Cómicos". "La huella del crimen" telesailean ere parte hartzen du, "El crimen de la calle Fuencarral" kapituluan.

1990eko hamarkadan bigarren mailako hainbat rol gorpuztu zituen Bigas Luna zuzendutako "Las edades de Lulú" filmean prostituta baten rola egin zuen, Enrique Urbizuren "Todo por la pasta" eta "Cachito" filmetan, Julio Médemek zuzendu zuen Behiak ezagunean, "Siete mil días juntos", Fernando Fernán Gómezen zuzendaritzapean besteak beste. 1996an, Agustin DíazYanesek paper bat eskaini zion "Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto" filmean, Victoria Abril eta Federico Luppi aktoreekin batera. Hurrengo urtean emakume aktore onenaren saria jaso zuen Goya sarietan. Gau horretan bertan, Miguel Bardem ilobak fikziozko film labur onenaren saria jaso zuen eta ekitaldiaren amaieran, Javier Bardem aktore protagonistaren sarirako izendatu zuten. Horren ondorioz hainbat lan eskeini zizkioten: "Airbag", Juanma Bajo Ulloarekin, "Carne trémula", Pedro Almodóvarrekin edota "Pantaleón y las visitadoras" Francisco Lombardirekin. Aldi berean hainbat telesailetan parte hartu zuen: "Hermanas", "Ketty no para", "El Inquilino" edota "Abierto 24 horas". 1998an, Fernanda Montenegro bikoiztu zuen "Central do Brasil" filmeko Dora rolean, eta aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten.

2003ko Goya sarien banaketa ekitaldian, Jose Maria Aznar presidentea bertan zegoela, aktore talde bat Espainiako Gobernuak Irakeko gerran izan zuen esku hartzearen aurka agertu zen. Handik aste gutxira, María Barranco, Amparo Larrañaga, Ana Belén, Juan Echanove, Jordi Dauder, Juan Luis Galiardo eta Pilar Bardem bera gonbidatu zituzten Diputatuen Kongresuko saio batera. Aktoreak "Gerrari ez" eslogana argi eta garbi erakusten zuten kamisetak jantzita agertu ziren eta oihuka hasi zireneanhemiziklotik kanporatu zituzten.[5] Hogeita lau ordu geroago, Pilar Bardem "Kultura Gerraren Aurka" Plataformaren buru bezala agertu zen zen.[6] Orduz geroztik, hainbat ekitaldi eta adierazpenetan parte hartu zuen beste artista batzuekin, besteak beste genero indarkeriaren aurkako borrokan.

Mende berria iristearekin batera, Pilarrek biriketako minbiziagatik ebakuntza bat jasan eta gainditu zuen. Bizitasun izugarria zuen, eta aktore handia izateaz gain, emakume borrokalari eta independentearen sinboloa izan zen. Bere bizitzako azken hamarkadan hainbat osasun arazo izan zituen, tartean oso katarro gogorrak. Horrek biriketako eritasuna ekarri zion, eta ohikoa izan zen azken agerpen publikoetan oxigeno-maskararekin ikusitea.

Bere bizitzako azken egunak Madrilgo Ruber Klinikan eman zituen eta bertan hil zen 2021eko uztailaren 17an, 82 urte zituela.[7] Bere gorpua Madrilgo San Lorenzo de El Escorial herrian erraustu zuten. 2021eko abenduaren 19an, Fronte Polisarioak Espainian duen ordezkaria den Abdulah Arabik, jakinarazi zuen Saharako Errepublikak hil osteko nazionalitate sahararra emango ziola Pilar Bardemi. Carlos eta Javier semeek jaso zuten titulua FiSahararen bigarren edizioan, Madrideko Arte Ederren Zirkuluan.[8]

Egindako lanak aldatu

 
Pilar Bardem Donostiako Zinemaldian
 
Pilar Bardem Sahararen aldeko manifestazioan
 
Pilar Bardem 74. Zinemako Idazleen Zirkuluaren Dominen banaketa

Filmak aldatu

Telesailak aldatu

  • Cuentopos (1974)
  • Silencio, estrenamos (1974)
  • El pícaro (1974)
    • Capítulo 4: «En el que se relata la llegada de los dos pícaros al patio de Monipodio y la acogida que tuvieron»
    • Capítulo 5: «De cómo Lucas Trapaza conoció a Isabel la Toledana y a su amiga Manuela»
  • Cuentos y leyendas (1976)
  • Los libros (1976)
  • Novela (1976)
  • La señora García se confiesa (1976)
  • Estudio 1 (1973-1979)
  • Los gozos y las sombras (1982)
  • La huella del crimen: El crimen de la calle Fuencarral, de Angelino Fons (1984)
  • La comedia musical española (1985)
    • Ana María
    • Róbame esta noche
  • Segunda enseñanza (1987)
  • Tristeza de amor (1986)
  • Lorca, muerte de un poeta (1987)
  • Cómicos (1987)
  • La forja de un rebelde (1990)
  • Las chicas de hoy en día (1990)
  • A su servicio (1993)
  • Compuesta y sin novio (1994)
  • Villarriba y Villabajo (1994)
  • Pepa y Pepe (1995)
  • Ketty no para (1997)
  • Hermanas (1998)
  • Abierto 24 horas (2000)
  • El inquilino (2004)
  • Amar en tiempos revueltos (2005-2007)
  • Martes de Carnaval (2008)
    • Capítulo 1: «La hija del capitán»
    • Capítulo 2: «Las galas del difunto»
    • Capítulo 3: «Los cuernos de Don Friolera»
  • Hay alguien ahí (2010)
  • Doctor Mateo (2011)
  • Hospital Central (2012)
  • Cuéntame cómo pasó (2013)

Antzerkia aldatu

  • El paraíso de los imprudentes (1958)
  • Las mujeres y yo (1960)
  • ¡Béseme usted! (1960)
  • Todo en el jardín (1970)
  • ¡Flash!... ¡Flash! (1971)
  • ¿Quién teme al lobo feroz? (1972)
  • Juegos de medianoche (1972)
  • El cargo (1973)
  • La Mirandolina (1973)
  • Vodevil (1973)
  • El visón volador (1974)
  • Tal como son (1974)
  • La Celestona (1974)
  • Harold y Maud (1975)
  • Sónica, la cortesana (1975)
  • Platero y yo (1975)
  • La carroza de plomo candente (1976)
  • La piel del limón (1976)
  • Las arrecogías del beaterio de Santa María Egipciaca (1977)
  • Violines y trompetas (1977)
  • Lo mío es de nacimiento (1978)
  • Ordeño y mando (1979)
  • María la Mosca (1979-1980)
  • A la vejez... viruelas (1981)
  • Nunca es tarde si la dicha es buena (1982)
  • Juana del amor hermoso (1983)
  • Punto y coma (1984)
  • ¡Sublime decisión! (1984)
  • La Actriz (antzerki lana) (1987)
  • El hotelito (1985-1986)
  • De Madrid al cielo (1988)
  • Usted tiene ojos de mujer fatal (1989)
  • Maribel y la extraña familia (1989-1990)
  • Eloísa está debajo de un almendro (1991)
  • Feliz aniversario (1991)
  • La noche del sábado (1991)
  • Comisaría especial para mujeres (1992)
  • La viuda es sueño (1992)
  • Las cenizas de un muerto de Vietnam (1992)
  • El cianuro... ¿solo o con leche? (1993)
  • Martes de Carnaval (1995)
  • Pelo de tormenta (1996)
  • 5mujeres.com (2003-2004)
  • La sospecha (2007-2008)

Sariak eta hautagaitzak aldatu

Goya sariak aldatu

URTEA KATEGORIA FILMA EMAITZA
1996 Bigarren mailako emakume aktore onenaren Goya saria Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto Irabazle[9]
2004 Emakume aktore protagonista onenaren Goya saria María querida Hautagai[10]

Aktoreen Batasunaren sariak aldatu

URTEA KATEGORIA FILMA EMAITZA
1995 Zine interpretazio onena bigarren mailako aktore gisa Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto Irabazle[11]
1997 Interpretazio onena bigarren mailako aktore gisa Carne trémula Irabazle[12]
2004 Emakume aktore protagonista onenaren saria María querida Hautagai

Zinemako Idazleen Zirkuluaren sariak aldatu

URTEA KATEGORIA FILMA EMAITZA
2004 Emakume aktore oneraren saria María querida Hautagai[13]
2018 Ohorezko domina[14]

Zilarrezko FOTOGRAMAS sariak aldatu

URTEA KATEGORIA FILMA EMAITZA
1995 Zinemako emakume aktore onenaren saria Cuernos de mujer

Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto

Hermana, ¿pero qué has hecho?

Sálvate si puedes

Siete mil días juntos

Finalista
1997 Antzerkiko emakume aktore onenaren saria Pelo de tormenta Finalista
2002 Antzerkiko emakume aktore onenaren saria 5mujeres.com Hautagaia
2004 Zinemako emakume aktore onenaren saria María querida Hautagaia

Max sariak aldatu

URTEA KATEGORIA FILMA EMAITZA
1998 Emakume aktore onenaren saria Pelo de tormenta Hautagai[15]
2003 Bigarren mailako emakume aktore onenaren 5mujeres.com Hautagai[16]

SEMINCI - Valladolid aldatu

URTEA KATEGORIA FILMA EMAITZA
2004 Zilarrezko Galburua emakume aktore onenari Maria querida Irabazle[17]

CINESPAÑA Toulouse aldatu

URTEA KATEGORIA FILMA EMAITZA
2010 Emakume aktore onenari Urrezko Bioleta saria La vida empieza hoy Irabazle[18]

Beste sari eta aintzestapen batzuk: aldatu

Pilarrek egindako ibilbide artistikoaren omenez, bere jaioterria den Sevillako Udalak kale bat eskaini zion 2009ko apirilean, Memoria Historikoaren Legea aplikatuz. 2011n, Juan Ignacio Zoido alkate zela, udalak Pilar Bardem kalea Nuestra Señora de las Mercedes hiribide gisa errotulatzea erabaki zuen. Egoera horren aurrean, aktoreak hau adierazi zuen: "Alkateak eta sevillanoek hala nahi badute, ken dezatela".[26] Kuriositate moduan google.maps gunean bi izenekin aurki daiteke kale berbera.[27]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Pilar Bardem, la vida de una mujer valiente a su pesar» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  2. (Gaztelaniaz) «El enigmático padre de Bardem» www.elmundo.es Suplemento cronica 646 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  3. (Ingelesez) «No new territory for ol' Mom» Los Angeles Times 2008-02-22 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  4. (Ingelesez) Mira, Alberto. (2019-12-15). Historical Dictionary of Spanish Cinema. Rowman & Littlefield ISBN 978-1-5381-2268-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  5. (Gaztelaniaz) «'No a la guerra' en el Congreso» RTVE Play 2011-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Plataforma Cultural contra la guerra.» www.zemos98.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  7. (Gaztelaniaz) Melguizo, Javier. (2021-07-17). «Muere la actriz Pilar Bardem a los 82 años» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  8. (Gaztelaniaz) «La República Saharaui distingue a Pilar Bardem con la nacionalidad saharaui a titulo póstumo» archive.spsrasd.info (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  9. (Gaztelaniaz) «Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto » Premios Goya 2024» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  10. (Gaztelaniaz) «"María querida" Premios Goya 2005» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  11. (Gaztelaniaz) «Ganadores de la 5º edición de los Premios Unión de Actores y Actrices» www.uniondeactores.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  12. (Gaztelaniaz) «Ganadores de la 7ª edición de los Premios Unión de Actores y Actrices» www.uniondeactores.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  13. (Gaztelaniaz) Medallas CEC a la producción española de 2004 | CEC | Círculo de Escritores Cinematográficos | Madrid | Cine. (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  14. (Gaztelaniaz) 74 Gala del Círculo de Escritores Cinematográficos | CEC | Círculo de Escritores Cinematográficos | Madrid | Cine. (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  15. (Gaztelaniaz) Pilar Bardem Finalista del premio a Mejor actriz de la I edición 1998. Premios MAX.
  16. (Gaztelaniaz) Pilar Bardem Finalista del premio a Mejor actriz de reparto de la VI edición 2003. .
  17. (Gaztelaniaz) «49 Semana Internacional de Cine de Valladolid» SEMINCI (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  18. (Frantsesez) Festival Cinespaña - Programme du 15éme edition. .
  19. (Gaztelaniaz) «IU Guardo: Premio a la coherencia 1996 a Pilar Bardem» IU GUARDO (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  20. (Gaztelaniaz) «Histórico Premiados» Festival Cine Cáceres (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  21. «Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria - Donostia» www.zinemaetagizaeskubideak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  22. (Gaztelaniaz) Córdoba, El Día de. (2009-02-21). «Imanol Arias y Pilar Bardem reciben la Medalla al Mérito en las Bellas Artes» El Día de Córdoba (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  23. (Gaztelaniaz) «Pilar Bardem, Manuela Carmena y Begoña San José son premiadas por CC.OO. en el centenario del Día de la Mujer» www.europapress.es 2011-03-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  24. (Gaztelaniaz) Sevilla, Diario de. (2012-02-03). «Apoyo al pueblo saharaui» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  25. (Gaztelaniaz) «Correos emite un sello dedicado a la actriz Pilar Bardem» Correos (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  26. (Gaztelaniaz) «Pilar Bardem: "Si el alcalde y los sevillanos así lo quieren, que me quiten la calle."» www.europapress.es 2012-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).
  27. «IBILBIDEA: Pilar Bardem, 1 - Ntra. Sra. de las Mercedes, 25» Google maps (Noiz kontsultatua: 2024-04-23).

Kanpo estekak aldatu