Larru-tripaki herdoiltsu

Larru-tripaki herdoiltsua (Hydnellum ferrugineum edo Calodon ferruginum) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Larru-tripaki herdoiltsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum ferrugineum
P.Karst., 1879
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Haragia larrukara denez, ez du sukaldaritzarako balio.

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, turbinatua, ganbila, gero zabaldu egiten da, konkor askorekin, eta oso tomentosoa. Hasieran zurixka samarra orban gorriekin, jariatzen dituen tanto gorriek sortzen dituztenak, ondoren marroi gorrixka edo herdoil kolorekoa eta ertz mehea uhindua, tomentosoa eta zurixka du.

Orratzak: Fin samarrak, dekurrenteak, meheak, marroi-herdoil kolorekoak punta zuriekin. Erraz bereizteko modukoak.

Orratz dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, lodia oinarrian eta marroi-herdoil kolorekoa.

Haragia: Suberosoa, tonu uher eta marroi-arrosa koloreko eremu zirkularrekin. Zapore ia gozoa du eta irinaren usaina.[2]

Etimologia: Ferrugineum epitetoa latinetik dator, ferrugineo, esan nahi duen "Ferrugineus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria. Larrukara.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Helduaroan, erraz nahas daiteke genero honetako arre koloreko beste espezie batzuekin, esaterako, Hydnellum concrescens, Hydnellum scrobiculatum, Hydnellum spongiosipes eta Hydnellum compactum.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean bizi da, hostozabalen eta koniferoen basoetako humusean.[4]

Banaketa eremua aldatu

Afrikako iparraldea, Asia, Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 424 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 557 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 105 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak aldatu