Hydnellum scrobiculatum

Hydnellum scrobiculatum Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Hydnellum scrobiculatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum scrobiculatum
P.Karst., 1879
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ez da jangarria.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Iraizkinez, eskreszentziez estalia, helduaroan distiratsua, ertz bihurgunetsua, gaztetan azal feltroduna du eta helduaroan ezkatatsua, hasieran kolore zurixka du, heldu ondoren arre-arrosa kolorekoa eta marroi-purpura kolorekoa.

Eztenak: 0,4 cm-ko luzerakoak, dekurrenteak, zuriak, baina marroi-purpura kolorera biratuz, kapelan bezala.

Ezten dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten eztenak

Hanka: 2 eta 3 cm bitarteko luzerakoa, lodia, arrosakara, kapelaren kolorekoa, oinarrian mizelioarekin.

Haragia: Irin usainarekin. Espora jalkina marroia.[2]

Etimologia: Scrobiculatum epitetoa, "scrobiculus fossa"-tik dator, zuloa edo sakonune, esan nahi duen "scrobiis" hitzaren txikigarritik. Hainbat zulo edo sakonune txiki.

Jangarritasuna aldatu

Larrukara eta akrea, ez du sukaldaritzarako balio. Galzorian dagoelako babestu beharrekoa.

Nahasketa arriskua aldatu

Hydnellum concrescens delakoarekin nahas daiteke, baina honek gaztainondoen eta Quercus zuhaitzen azpian irteten du. Hydnellum ferrugineums eta Hydnellum spongiosipes espezieak ere badute antza.

Sasoia eta lekua aldatu

Batez ere irailean. Baso mistoetan, hostozabalen eta koniferoen azpian. Bakarrik edo taldeetan mordoka.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Himalaiako eremua, Japonia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..

Kanpo estekak aldatu