Hydnellum compactum Bankeraceae familiako onddo espeziea da.[1] Zapore mikatza du, jateko txarra. Ez da oso ohikoa, eta babestu egin behar litzateke.

Hydnellum compactum
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum compactum
P.Karst., 1879
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Calocon compactum, Hydnum compactum.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 15 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran subglobosoa, gero ganbila, amaieran laua edo pixka bat hondoratua erdian. Gaztetan okre-horixka kolorea du, ukitzean gorritu egiten dena, ondoren okre-oliba antzeko kolorea hartzen du eta bukaeran arre-marroia.

Himenioa: Ezten dekurrenteak, estu, hasieran zuriak, gero marroiak punta horixka kolorekoarekin.

Ezten dekurrenteak: Oinera hurbiltzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, lodia, betea, sendoa, oinarrirantz mehetua, goialdean eztenez apaindua, arre-gorrixka kolorekoa.

Haragia: Lodia, trinkoa, zuri-krema kolorekoa edo marroi zurbila kapelarena, eta arre-gorrixka oinarena. Hasieran zapore akrea du, gero mikatza.[2]

Etimologia: Compactum epitetoa latinetik dator, trinko esan nahi duen "compactus" hitzetik. Bere loditasunagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hydnellum eta Sarcodon generoen arteko espeziea da. Hydnellum caeruleum delakoarekin nahas daiteke, honek oina hori-laranja kolorekoa du.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostozabalen eta koniferoen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Erdialdeko Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 602 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 467 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu